1.
(V, AN, B, BN, Ae, Sal, S, R; Aq 1126 (AN), MgPAbVoc, Dv(BN-bard), H),
ahasabai (L; O-SPAd 876, SP, Dv(que cita a EZ)),
ahosapai (V-gip, G; Lar, Añ, Dv, H s.v. sapai),
abosapai,
agosabai (AN-ulz, B; VocB),
agosapai (V-gip),
agosaroi (B),
ao-sagailla (AN-5vill),
aozapai (Añ, Dv),
ausabai (R-is),
ausapai (G-to; H(V, G)),
auzapai (G; VocZeg 288)
Ref.:
A VocPir 238; (ahasabai, ago-sabai, ao-sabai , ausapai, auzapai); Iz R 302, To (ausapaiya), Ulz (agosabáye), ArOñ (agósapai); Etxba Eib (ao sapaixa); Elexp Berg (ao-sapai); Izeta BHizt2 (agosabai). Paladar; gusto."Cielo de la boca", "paladar" Lar."
Agosabayén dut pikór bat
"Iz Ulz. "Estixak ao sapaixan daben leguntasuna baño gozuaua ondiokan" Etxba Eib. v. ahoganga, ahogain, ahozeru..
Aha sabaiari lehen / Datxekala mihia / Ezen guk zu gogotik utz / Geure iaiat herria. (Ps 136, 6). EZEliç 274 (Ol ao-sapai, Ker ago-sabai, Bibl ahosabaia; Dv aho-gain, Or sapai).
Zer egin behar lizateke, Ostia seindia lotzen baliz ahosabaiari?CatLan 140.
Ostia Santuba itxasten bada ao sabaian. CrIc 141.
Gorputzaren janariak, berekin dakar bere gustoa, eta artzen duanari ematen dio au baldin sasoi onean eta ausapai garbiarekin badago. AA I 412.
Zeren gutxi diran animaren ausapia [sic, seguramente errata] ongi garbitzen duenak. Ib. 415.
Ausapaiari itsasten bazaio Ostia. AACCErac 67 (en la ed. de 1900, 48 (ap. A) auzapai).
Ez dauka orrengatik txarra ao-zapaia beorrek. BvAsL 168.
Batek jaten dituzanean janari eta gauza gogoko eta gozoak, oneek bereala gozotuten deutse bere aosabiya [sic]. ItzAzald 197.
( s. XX)Aosapaia ondo atondua dagonean, bere nabaipenak alien nolakotasuna adirazten digu, bestelakoan ez. ZinkCrit 27.
Ta mingaña ao-sapaian jarriaz astoari ariñago ibilli dedin egiten zaion otsa egin zion. MujPAm 75.
Gañean gazta usaiduna ta ao-sapaia erretzen dun baratzuria. OrMi 89.
Gaurko irakurleak aosapai minbera dabe. Makarrak eta baltzuneak bereala oartzen dituana. TAgGaGo II.
Eta geientsuenean, aren joan-agurra, atsegiñezko zerbait aosapaiari kentzea bezela artzen zuen baserritarrak. TAgUzt 237.
Izketan, berriz, gazibelarraren gazimiña egiten zuen aosapaian aren ateraldi zorrotzak. Ib. 45.
Txanpon biz [txistor] puskat erosi nuen, / goxatu koipez aosapaia.EAOlBe 18.
Arrigarria txokolateak zeukaten usaia, sudurrentzat goxoa ta aosapaiarentzat nazkagarria. JAIrazBizia 30.
Bear bada, animaren ago-sapaiean atsegin artzen asi zera. OrQA 145.
Gure maastiaren mugatik urbil udare-ondo bat zegon udarez betea, ez bada begien ez agosapaiaren kilikagarri. OrAitork 43.
Bere lengusu nagiak parraskiro ziarduten aldian-aldian "ttotta" atsegiñez abo-sapaia goxatuz. EtxdeJJ 203.
Zure ao-sapaia ur biurtzen da goxo bat aogozatzekoan. MAtxGazt 39.
Ago-sabaia, teilla bat baizen legor daukat, eta miiña iztarriari itsasita. KerPs 22 (21), 16.
azpiadiera-1.1
Mutilak artu omen ziozkan [zakurrari] ao sapai biak esku banaetan, eta egin zion batetako indar portitzaren bidez, iriki omen ziozkan masalla-ezur biak arras. IztC 252.
(Sonido) velar. Sail batekoek aho-sapaiko (velar) soinua duten hitz batzuetan beste sailekoek ezpaineko (labial) bat baitute. MdePr 212.
azpisarrera-2
AHOSABAI-HOTS.
Sonido velar. Latinek ere ahosapai hots bat mingatzen dute azken izendatu bi populuen hizkuntzetan ezpain-hots bat duten hitzetan. Adibidez: lat quis eta irl. cé (c=k); baina osk. pis, gal. pwy, bre. piv. MdePr 216.
azpisarrera-3
AHOSABAIPEAN.
Bajo el paladar. Aaria txuria izan arren, ao-sapaipean mingain beltza ageri baldin bazaio. IbiñVirgil 102.