anaiakor. Fraternal.v. anaikoi, anaitar, anaiti, anaizale. Jainkotiartasunari, amodio anaiakorra; eta amodio anaiakorrari, karitatea. TB 2 Petr 1, 7 (Lç anaietasunezko). Antxe egin diteke, guzien iritzi ta eztabaida anaikorraz, azken azterketa. Ldi IL 79. Katolikotasun garbia ta euskozaletasun zabal anaikor bat esi bakartzat artuta. Ib. 144. Pozaren-pozez Piarresi laztan anaikor bat eman zion. Etxde JJ 277. Oni pake-mintzo anaikor au egozten diot. "Fraternam". Or Aitork 367. Arrantzale ta legortarren batzar anaikor arek, zantzu ta susmo oberik ezin eukean izan. Erkiag Arran 30. Nere zorion anaikorrenak / lagun zar maite, "Zueltzu". Basarri 30. Besarkadarik anaikorrena / biotzeko Eskudero. Ib. 58. Ikus artio, lagun maitea, / huntan finitzen dut dena, / besarkada bat zuri igorriz, / ditaiken anaikorrena. Mattin 82. Pixti oiek, naiz-eta berdiñak ez izan, berdintsu eta anaikor eramaten dutela beren bizitza. Alkain 54. Auek eskeintzen dizkizu: / besarkadarik anaikorrena / eta gañera bi musu. MMant 155. Asmo garrantzizkua benetan, anaikorra bestetik. Gerrika 283. En DFrec hay 6 ejs. de anaikor.