(HtVocGr 359, Lar, Añ, H),
haserrakor (V, G ap. A
; H),
hasarrekor (V, G ap. A
; Dv),
hasarrakor (H),
hasarreor. Propenso a enfadarse, enfurecerse; colérico, irascible."Enojadizo"Lar.
"Quimérico"Añ.
"Facile à se fâcher, à se mettre en colère, en mauvaise humeur, irascible, susceptible"H.
"
Haserrekorra da (AN-5vill)"GteErd 212 (s.v. "mala letxekoa da").
v. haserrekoi, haserreti. Koleraren iraungitzeko lehenbiziko erremedioa da bat bederak bere kondizino haserrekorra ezaguturik, hari begiaren edukitzea. Ax 285 (V 190).
Presuna haserrekorrak, zuhaitz aranzetsuak bezala dira, eztira ferekatzeko on. Ib. 290 (V 193).
Bada gogorrik bertzearen erranak nekhez hartzen dituenik, bertzeak mesprezakor dira, bertzeak haserrekor. SPPhil 87.
Aitzinetik ikusten badut behar dudala egiteko batez minzatu presuna pasionatu eta haserrekor batekin. Ib. 117.
Topauko da andrakume aserrakor, bizi, ta kolera andiko bat. MgCO 75.
Zelan, kristinau arro, sutsu ta aserrakor batek ezi edo bezau daike bere jenijo edo griña dongia?Ib. 219.
Zer egiten dezue bada kristau aserrekor bengatiboak?Gco I 438.
Bere bizitasun edo natural aserrekorra ezaguturik [...] ori ezitzeko eta eskuratzeko alegiñik egiten ezpadu. Gco II 49.
Daukazu emazte bat ernegaria, bizia, aserrekorra, mukertia, biraogillea. AñNekeA 222.
Igez lujuriosua, aurten bere bai; igez aserrakorra, aurten bere bakerik ez. JJMgBasEsc 56.
Gizon hasarrekorrak phizten ditu khimerak. DvProv 15, 18.
Karlos zan guztizko irritua ta aserrekorra; edozergaittik aserratutzen zana, ta orregaittik ezarri eutsen Karlos-geizto ezizena. EchtaJos 39.
Kalbinoren erakuslea izandako Wolmar'ek zion: "gizatxar ta asarrekorra da Kalbino". InzaAzalp 96.
Baina Pierre ez zen batere aserrekor, eta liskarrok ez zuten irauten. MdePr 147.
Gizonak kontatzen zion gero Theresari itsaso ezti eta hasarrekor horren epopeia. MdeHaurB 64.
Monikak eraman aundia du senarrarekin; au berriz asarrekor da, biotz ona izanik ere. OrAitork 228.
Harekin etzuen inork jokatu nahi, oso hasarreorra baitzen, oso samingarria. ArtiIpuin 67.
Bi uts egozten dioz: patxararik eza, asarrekor izatea, animako minkaiztasuna, ta atsegaitza ta asekaitza. Or( inGaztMusIx 36
).
Arras nausi hasarrekor eta gaztigatzaile batez. LarreArtzainE 285.