Sencillez; ingenuidad, candidez. Neskatilleak, xalotasun eta apaltasun berbera dan neskatilla orrek, etzattuzala gura esan dagixun bilddur ete-zara, ba?Otx 78.
Badakizue, izkeraren arintasuna ta xalotasuna iñon ageri baldin bada, izenondoetan ageri dela. OrLEItz 35.
Zerura nai badugu, aurren idurikoak izan bear dugu apaltasunean, xalotasunean. IrYKBiz 253.
Urtebetean Usoaren aurzai izana naiz ezkongai nintzalarik, eta baten biotz ontasun eta xalotasuna ta bestearen zitalkeri ta apetak ezagutzeko beta izan det. EtxdeAlosT 45.
Neskatx aren edertasunak, xalotasunak eta erregin-antzeko jarduerak, maite-miña erne zioten bat-batean. EG 1950 (11-12), 21.