Consciencia.v. berjakin, barjakinde. Hori dugu berjakintza, norberak bere gogoaren gainean bat-batean ikasten dituen berriak. MdePr 347.
Mediuma transan dagoela, bere gorputz, bere berjakintzaz ezaxolatzen da. Ib. 349.
Bergson-ek erakusten du nola burmuinaren berjakintza hori ukigaiezko munduon gaudelako sortu zaigun, ukigaiari egokitu beharrez. Ib. 347.
azpisarrera-1
BERJAKINTZA-GAINDIKO.
Subconsciente superior. Bi sailetan banatzen du berjakintza-petiko edo lekorekoa. a) Berjakintza-petiko arrunta; guti gora behera, Freudena [...]. b) Berjakintza-petiko gorena (berjakintza gaindikoa esan genezaioke); oso bestelakoa, gure benetako nortasuna da eta gure egiazko "ni"-a; gorputza hil ondoan hau dugu bizi, bai eta gorputza sortu aurrean ere, Geley-ren ustez. MdePr 348.
azpisarrera-2
BERJAKINTZA-LEKOREKO.
Extraconsciencia, subconsciencia. Egokiago genuke beraz berjakintza lekorekoa esatea, berjakintza-petikoa baino, neronek, ohiturari jarraituz, azken izen hau erabili arren idazlan hontan. MdePr 347.
Bai eta ere, Jung-ek aurkitu dituen "goi-eredu" (archetypen) direlako gizaki guziekiko mito edo ereduak: guziekiko berjakintza-lekoretik baidatoz, Jung-en esanetik. Ib. 350.
azpisarrera-3
BERJAKINTZA-PETIKO.
Subconsciencia, (el) subconsciente. Freud-ek, ordea, giza-gogoak beste alde bat daukala irakatsi digu, berjakintza petikoa. Errekastoaren marmar bizia. MdePr 347.
Metagnomilariak jakiten dituen gauzen berri beste norbaiten gogoan, hobeto esanik, berjakintzapetikoan hartzen du. Ib. 325.
Psikologilariek asko zabaldu dute azken urte hauetan berjakintza-petikoaren adigaia. Ib. 347.