(V-gip ap. EtxbaEib),
argigune. Momento de claridad, lucidez; claro, hueco."
Egun guztian ez dau eiñ argiuna bat; atertu bako eurixak izan dittugu
"Etxba Eib. .
Iltzera dijoan eriak bere argi edo alai uneak izan oi dituan eran izango ditu bear bada munduak ere bere argi uneak. AA III 477.
Argi-unetan nere gogoak, / sortu zinduzten nê-semetxoak, / atozte danok nigana!JaukolBiozk 2.
Basoan argigune, aurkez Aundimendi: / bekokia ageri du Uitzi-menditi. OrEus 250.
Ardi sarkoia esi-inguruka / dabilla argigune billa; / ibilli, itzuli, begira, geldi, / ez daki nondikan zila. Ib. 82.
Guk asperenka nai dugun betiko bizia ez al da argiune onen antzeko?"Momentum intellegentiae"
.OrAitork 232.
Galdu nebazan argi-une gozo ta barriro ezin eskuratuak. GandElorri 206.
Basoetako argi-unetan bazkatu bear dira, ibai zabal beteen ertzetan. IbiñVirgil 97.
Orduak joaten zitzaizkien aurreko mendi-Gurutzeari begira; andik sortzen bai-zan argi unea. NEtxLBB 93.
Argi-une batean ikusi zuan, da aren alde erregutzeko esan zion. JAzpiroz 64.
Argiune bakan horietako batek argitzen banau inoiz. MEIG III 142.
Bai baitakigu baztertzen gogoaren argi-une laburretan agertzen den arrotz gaitzetsia. MEIG VI 182.