(Lar). Valeroso, valiente.v. balent. Don Domingo Hegiko, balerosoa, / beutso erregegaiti laztan osoa. EgiaK 88.
Luzifer andi balerosoa ez adila turbadu. Acto 198.
Eta orobat gerra justuan izan dira gizon baleroso asko miragarrizko biktoriak fortalezako birtute onekin iritsi dituenak. Gco II 86.
Don Fermin Atodo balerosoak gudako egikera balio andiko askotan serbitzatu izan zeban. IztC 452.
Izanik gizon balerosoa eta jaiot-erriganontz amodiozko naitasun bero bizi gartsuarekikoa. Ib. 478.
Non ill zan Don Juan José de Unzueta argidotar balerosoa gogorki pelean ziarduela. Ib. 489.
Formal egitekotan / alako kasuak, / Justiziya ta Konsula / ziran prezisuak; / bezino jaunak ere / gizon balerosuak, / gañera sazerdote relijiosuak. Ud 83.