1.
(V, G ap. A; Aizk app.),
burutarzun (ArchUFH). Ocurrencia, idea; capricho."(V, G), ocurrencia, idea repentina"A(que cita el ej. de Añ EL2 6).
Onetati artu izan dot barriro Esku-liburu au aterateko burutasuna. AñEL2 6.
Ez daiz izkindeko itzak, burutasunak sortuak baino. "Capricho"
.AGram 66.
Atunek koixuteko kapatxa edo maluten ondoan beste zerbait ipini bear zala, atzo buruek emon osten: burutasun onetxegaz loak artu nendun. ABGuzur 131.
Perun burutasun bategaitik bera ta birlobatxua bardin iantzita ioazan. AEzale 1897, 19b.
Nik eztakit [...] gure Martiñek zelan artu daben burutasuna, etxaguntzako alaba bat ezkondu leitekeala beragaz. EchtaJos 41.
--Ziur-ziur jakiat, auxe Martin-zaldi ez ikustearren eztala etorri! --Ni ez ikustiarren diñok Karlos? Orrek eure burutasunak dozak. Ib. 43s.
Lurbira onetan gauza asko jazoko da, arek ezkontzeko burutasuna artu-orduko. Ib. 174.
Gaztetxoa zan Eladi: arrezkero urte bi igaro dira, ta orain aldatuta egongo da bere burutasunetan. Ib. 214.
Azpeitiko bereterburu jaunaren burutasuna izan zan, egun artan, asteguna izanarren, meza nagusia, Te Deum ta guztikoa ospatzea. AArdi 127.
Ederto! Au ixanda burutasun bat! KkAb II 30.
Gaur mundu guztiyek darabixen ekandu ta modetatik urten gura izatie eztala burutasun ona ta. Ib. 54.
Chahoren beste burutasuna, eguzkiaren semeak gerala, luzaro ilda egonarren, gure egunetan berriz bizi izaten asi da. AY 1934, 14.
Eztezazula gaixo orrek arekin burrukan asteko burutasunik izan. Ib. 15.
Beste burutasun bat izan dut; aurten egiten du 150 urte E. Poe jaio zela, eta proposatu diot Mitxelenari omen-aldi bat egin lezan. MdePr 81s.
Oro har, ez zen burutasun zoroa. MdeHaurB 28.
Auzotegiko guztien onerako burutasun argi bet euki oan: baso-bide onak isteko etzagun guztieri erabagi mesedegarri bet arrazo eutsien. AkesIpiñ 27.
Igarriko zeinkie, irakurleok, zein burutasun etorri yakon bein gure mutil oneri? Ezkondu egin bear ebala. BilbaoIpuiB 273.
Ederto, jauna! Burutasun argiagorik ezin legikan izan berorrek. Ib. 75.
azpiadiera-1.1
"Pensamiento"Iz ArOñ.
Galdu gurako dozu [...] arako neskatilla garbi, edo neskatillaak, alango burutasunik bere ez eukeenak, edo arako mutil inozente, zantarkerien barririk bapere ez ekiana?ZavSerm I 161.
Zor daben nekatua / goizean goizeti / burutasun baltzakaz / iagiten da beti. AzcPB 325.
Riktrudisen burua baebillen nonbaiten, Mendiolatik urriñean [...]. Baiña bere burutasun guztiak kendu eutsazan Lopek ekarri eutsan albista batek. AgAL 61s.
Lau ordu baiño geiago igaro ebazan bira biraka, loari burutasunen artean ostatu emon eziñik. ABeinB 85.
Atunetako txalupek, aizea eukiezkero, aizea bera baino bere bizkorrago ibilten dire, burutasuna legez bizkor. ABGuzur 132s.
Andonik larritasun bat izaeban Aureren etxean albista au jakiebanean, uste izan ebalako, bere semeak burutasun txarren bat artuko ebala jazoera onegaz. EchtaJos 229.
Zein burutasun erebillen Eladiri galarazoteko Josetxogaz ibilten? Ib. 241.
Askoren asmo, burutasun, gogoeta ta biozkadak ere, aurretiaz igarri ta susmauten ekien emakume biok. ErkiagArran 136.
Abotsik gozoenez, agertu eutsazan bere burutasun guztiak. BilbaoIpuiB 274.
sense-2
2.
(Añ(V)). Consejo."Aconsejar, burutasuna emon
"Añ.
Norbaiteri bekatu egiten agindu, lagundu edo orretarako burutasun txarrik emon badeutsazu. AñEL2 144s (
EL1 133 bekatu-biderik emon
).
sense-3
3.Talento, inteligencia. Zuen burutasun, biotz-on ta jakintzagatik santu sortulari edo fundatzalleak berak merezi bezela ta adiña maitatu zuena. 'Por su gran talento, integridad y saber'
.AranSIgn 54.
Bere burutasun eta lanarekin zeruko gauzen gañean iritxi izan zuen ezaguera. 'Con su industria y trabajo'
.Ib. 29.
Oi duten burutasun eta kontuarekin gertaerari begiraturik. 'Con la crítica y esmero'
.Ib. 52.
Beren amak gauza andiak esan eroazan semeagaitik: burutsua zala, argia ta guztizko burutasun onetakoa. Ezale 1897, 115b.
sense-4
4.
(Bera, A DBols, BeraLzM). Jefatura. Geure Lagi doniak eta Geure atta zintzuen burutasuna eratzi gura ixaten. (1893)"La autoridad"
.AG 163.