berolaxe,
bereholaxen . (Intens. de berehola
).Del mismo modo. Luteroren liburuen bat dakustanean lorategi eder bateko loreak galtzera botatzen kurruxka dabillen zerri zikin bat (onela) ikusten detela deritzait; berolaxe erabiltzen bai dittu Luterok gauza santuak. InzaAzalp 96.
Bereolaxe, bi idik [...] maite-marrua ateratzen dute. OrMi 58.
Ez al duzu ikusi zugatz-orriak par-irriz nola burua jasotzen duten? Biotz gori guziek bereolaxe zoazin arnas-berritzera. Ib. 137.
Aien adarrak samurtu ta ostoak sortu ta ernamintzen diranean, uda urbil dala badakizue. Bereolaxe bada, gauza guzi oiek agitzen dirala ikusten duzuenean, yakizue Gizasemea urbil atarian dagola. IrYKBiz 413.
Bereolaxe gertatu zan Loten egunetan. Ib. 339.
Goizaldean agertzen zaigu ederren lorea ere, gau-intzak ixuritako zidar-pitxiak eguzkipean dizdizka dituala. Nola izan ez bereolaxe, Izadik dun lorerik ederrena ere?TAgUzt 51.
Bereolaxen zorarazi oi du sugeak begiratu zorrotzez txoritxo buruariña. Ib. 7.
Apirkako basarteetan basauntza sendu dun leoiari ere, ua begiztatu arte, orroa dario berolaxe barrualdetik zulagarri. Ib. 229.