arbolpe. Lugar bajo un árbol, bajo árboles. Zerbait ateratzeko asmoz esaten dio arbolaperik: [...]. VMg 16.
Eta oñak garbituta, arbola-pean atseden zezatela. Lard 18.
[Semea] arbola-pe batean utzi, eta bazter batera aldegin zuen. Ib. 23.
Libertadea baña Gernikako Arbolapekoa. ABAmaE 30.
Irundik Granadaraño joan zitekela zuaizpetik --arbolpetik-- atera gabe. Munita 6.
Enparantza edo plaza aldeko arbolape ederrean. ErkiagArran 28.
Ta mendian sartu ta an aldean arbolpeko toki egokia billatuta, antxen etzan. AnabPoli 105.
Geienetan, eurak juan orduko basoko keixa arbolapiak kazariz beteta izaten ziran. SMZirik 73.
Danielek eztaki nori galdetzen dion, arbolapean dagoenari, edo zerutik hitz egin dionari. ArtiIpuin 27.
Itzalpe ona oi duala / arbolpe onera dijoanak. BerronKijote 25.
Kamio-ertzeko arbolpe baten / nengoen ziar etzana. MMant 42.
Lapurrak, ostutako diruak kontetan arbolapien. Gerrika 38.
Baiña, legortean arbolapeko belarraren moduan, indar gutxi artu zuan.Insausti 137.