1.
(-th-Dv),
beterazo,
betarazi,
beteazo. Hacer llenar. Su arekin batean an beterazoko digu atsegiñez, mesedez, birtutez, graziaz, gloriaz. LarSAgust 16.
Bena mehatxüz ez balaküz / Ezin reüsitü zian, / makilataz betharazi eta / azotarazi erazi [sic] zian. StJul 18r.
Isur-arazi zituen aldare hartarat lau yarro handi ur, hiruretan bethe-arazirik. Lg I 354.
Kanango errian premia aldi baten morko andi batzuek bete erazi zituen urez. MgCC 196.
Jesusek bethearazi zituen untzi handi batzu urez, eta ur hura, arno bilhakarazi zuen. JnnSBi 22.
Bethe arazi zituen Pariseko presundegiak eta presundegi bilhakatuak izan ziren elizak eta komentuak. ElsbFram 102.
Jende gaixo hetaz orhoitzeak berak belzten daut gogoa, [...] nigarrez betharazten begiak. Prop 1892, 17.
Jesusek orduan, bere amaren gatik, han ziren harrizko sei untzi handi urez bethearazten ditu. DihMarH 467 (ap. DRA).
Bere bi xahatoak bethearazirik, alegia eta heien pagatzeko diruaren bilha ari delarik, lagunetarik batto sist sartzen zaio aldera. BarbLeg 144.
Agintari nagusiak, [...] garrantzi gitxiagoko arazoen ardurea gizabatz txikiagoai itxi bear leuskioe. Utsunerik nabaritu ezkero, ori beteazo; baña osterantzean gizabatz txikiagoak ondo egin legikiezan gauzak, onein ardurara itxi. EguzkGizAuz 167.
Zakhu guziak ogiz bethe-arazi ziozkaten. ZerbIxtS 29.
Geure buruok ainbeste gogarte barriz eta gomuta zaarrez beterazoten euskuezan. ErkiagArran 8.
Plaza bete arazi.BBarand 184.
sense-2
2.(-th- Dv), beteazi (G-azp ap. Gte Erd 17), beterazo,beteazo,bete erazo,beta erazi. Hacer cumplir. "Agindutako itza beteazi zion (G-azp)" Gte Erd 17. Probinziako Alkateak, Batzartarrak eta Auzoak onela bete-erazorik gorde-eragin dezatela zuzenki. IztC 140.
Zuñek [herabiak] gure eginbider hüts eragiten beiteikü edo neglijentki hurak betha erazten. CatS 9.
Berthute Moralak dire guhauren alderako eta Lagunaren alderako eginbideak ongi bethe-arazten daizkutenak. CatJauf 93.
Araudi berri ori datorren urtetik asita bete eraztea da gure asmoa. ForuAG 261.
Probintzia korrejidore bage ta antxina bezala legea betearazteko bere oizko alkateakin, ez ote litzake obe izango?AY 1934, 4s.
Lenago uri-agintedunak elizalegeak betearazten ebezan. AEY I 208. Bazpatz onetan sartu nai daben langille-alkargo guztiai ogetabat baldintza ertsi ezarri ta beteazoten dautsez. EguzkGizAuz 70.
Agindu au bete-erazteko erabakiak ematea. EAEg 13-3-1937, 1265.
Zorrotz agindua, zorrotz beteerazten zan. Munita 6.
Nagusia bere aldetik bearturik zegon Ordenako arauak ari betearaztera. OrQA 172.
Jai arratsalde onetan bere asmo bat beterazo nai dau. ErkiagBatB 155.
Jainkoaren ordezkari gera emen lurrean eta aren eskuak, aren zuzen-legea emen bete-erazteko. BerronKijote 146.
Baimena eman ere eman zion bere juezaren billa joateko, emandako sententzi ura bete'razi zezan. Ib. 62.
Amerikano-sovietikoak ditugu legeak eman eta bete-erazten dituztenak. MIH 199.