1.
(V, G, B; ZamVoc),
begira-aldi (H(L) ap. Lh.),
beiraldiRef.:
A;
GteErd 67
. Mirada, ojeada."Coup d'œil"Lh.
"
Begiraldi bat in zion (B)"GteErd 67.
v. begirada, begirakune. Tr. Documentado desde mediados del s. XVIII sobre todo en textos meridionales. En DFrec hay un ej. Con egin lo emplean Mendiburu, Otxolua, Erkiaga, Anabitarte e Izeta, con eman (emon ) Agirre de Aseasu, Duvoisin, Inza, Bilbao, Izeta y Villasante.
Kalte oriei ere egin behar diegu guk beren begiraldia, aldi onetako otoitz-gai onetan. MbOtGai II 229.
Al zuen gisan ari begira zegokan mairu katetua, ta bere begiraldi batez ekusi zuen eskuz deitzen ziola Jesusek bere aldera. MbIArg I 106.
Igaro gaitezen oraiñ seigarren eta bederatzigarren aginteai begiraldi bat ematera. AA II 129.
Agerturik mundu guziaren aurrean [...] begiratuko die bakoitzaren obra on eta gaiztoai. Añ zuzena eta izugarria izango da begiraldi au, non [...]. AA III 543.
Egia au ezagutzeko asko da munduari bere jaiotzatik onera begiraldi bat ematea. Ib. 281.
Hiltzeko ordura ethorria banintz bezala, begiraldi berri bat eman nahi diot hestura gaitz huni. DvLEd 172.
Aphur bat trika gaitezen begiraldi baten ematen denboraren laburtasunari. Ib. 179.
Agur betiko, azkenengoa begiraldi au / benturaz balitz, leku eregi onetatik. ABAmaE 193.
Batek leio batetik / ein du beiraldia, / guartu ziran bezala / an zan komedia. Noe 114.
Begiraldi bat emaiozu ba lurrari. InzaAzalp 32.
Begiraldi batean ezagutzen dute [aingeruak] gizonak neketan ezagutu dezakeguna. Ib. 41.
Salto banakin, begi / ernaiak lurrera: / ez aiz i makala: / begiraldi luzeegi / gabe, baator bêra. LdiBB 68.
An dator mirua egazka etxiari inguruka, egunaro oi eban begiraldija egitten. Otx 171.
Leenengo begiraldian, nik aiek ongi beteko ez ditudanen beldur ote zeran iruditu zait. LdiIL 94s.
Aren edertasuna, ordea, ez dek lenengo begiraldian zorarazten duenetakoa. TAgUzt 285.
Lanean ari zan artzaia bordapean, eta leiatillatiko noizpeinkako begiraldiz zaitzen zun pagadiko artaldearen ibillia. Ib. 86s.
Bai egunez ta bai gabaz, mailla orren muturrean egiten dakie itsasoari begiraldi zeatz, baretsu ta maitakorra. ErkiagArran 84.
"Aita Gureari" begiraldi bat emon bear iautxaguk, aztu ez dagikan. BilbaoIpuiB 76.
Gidaria etorri baño len, hotelari kanpotik begiraldi bat egin nion. AnabAprika 43.
Lehen-gizonen erlijioari begiraldi bat eman ezkero, bereala konturatzen gera bereizkuntza ori egiten etzekitela. VillJaink 30.
Leiotik begiraldi bat eman zuen zerure eta erran zuen: --Goibel dago. Iduri du erasan bear duela. IzetaDirG 65.
Bañan egin bear dabegu begiraldi on bat denei, kontuen artuz zer bizi-modu daramaten. Ib. 36.
Bizkitertian nagusia alde guzietara begira. Etzuen, ba, aunitzik luzetu bere begiraldia. Betiko zokoan zauden bi yendajeak trankil aski. Ib. 74.
Lenbiziko begiraldiakin batera erran zuten Leblanc eta Jean Pierrek: --Eta lau milloiak non dire? Emengo billeteak berritakoak dire. Ib. 82.
Arimeak ez dagi deusik, Jainkoak garbitzen du, Bere begiraldi goxoaren zizta indartsuz. Onaind( inGaztMusIx 148
). Urtea joan eta urtea etorri elkarren gainean metaturik baitaude [aldizkariak eta egunkariak], inor guttik begiraldiren bat opa diela. MEIG IV 108.
Ez bait da, bakarrik ez dagoelako, lehen begiraldian dirudien bezain harrigarria. MEIG VII 100.