(V-m, G-goi-to, AN, L, B; Añ, Izt 25r, Dv (+ nozki , G), H (V, G), Zam Voc (G))
Ref.:
A;
GteErd 161, 233
. Tal vez, seguramente; sin duda, ciertamente."(Sin) duda"Añ.
"Guretzat noski beti ere iritzi-bidean dabil. [...] Noski-k beti ere berekin du zalantza zerbait, berezko argitasun-gabetik datorren zalantza. Bañan, zalantza ta guzti, ez da 'tal vez' ere bete-betean. 'Tal vez' orrek norbere-baitako zalantza esan nai badu batik-bat, ots, 'duda subjetiva' esan nai badu"LekEusk 1958, 21s.
"
Noski, etorri izan bear du! (G-goi, AN-5vill)"GteErd 161.
v. naski, noaski, BAI NOSKI. Tr. Documentado en textos guipuzcoanos y alto-navarros, modernamente tbn. en algunos vizcaínos como ForuAB (107), Erkiaga (Arran 135), Gandiaga (Elorri 153) o San Martín (Zirik 38n), y algún septentrional como Larre. En DFrec hay 462 ejs. de noski, excepto uno, todos meridionales. Empleado para reforzar una afirmación o convicción no totalmente segura; en algunos ejemplos a partir de 1930, y especialmente desde finales del s. XX parece ser empleado en afirmaciones de las que se está completamente seguro.
Hau alfer nagi berak ere ezagutuko du egunen batez, baña berandu noski, gaizki ill ondoan. MbIArg I 84.
Arra bat ibiltzeko / bear ditu noski, / nik ikusi dedanez, / egun bat edo bi. ItFab 148.
--Bana, badakizu nondik datorren? --Indietatik noski. "Sin duda"
.ItDial 4 (Dv naski, Ur Indijetatik edo, Ip arauz Indietarik).
Gizon au, noski, gizon-iltzalleren bat da. Lard 529.
Gazte jende eder bat [...] / Marruekoetara / laster emendikan / irten biarra dago / noski oraindikan. Afrika 51.
Bizia gordetzea gauz ona dek, noski. ArrGB 39.
Emen bizi da noski Iñaxio Etxenagusia deritzaiona?MocDamu 34.
Nere emaztegai Mikela-Iñaxi maiz-xamar moxkortzen dana omen da noski...Ib. 24.
Batzarre ederra egiten diegula zerorek, noski, asma dezakezu. LhYol 32.
Geigo izango dira, noski, baña nik ez det geigo arkitu. MujPAm 12.
Gauza oiek guztiak bear ditu gizonak noizean beiñ, ta gure baserritarrak iñork baño geiago, noski. AgG 79.
Bere garbitasunak ematen asten zaio Peru-Fermin, euskeraz noski. Mok 18.
Bateonbatek tiroz / illko zuen noski. TxB I 125.
--Ramuntxoren billa? --Noski. Etorri dala erri guziak badaki. AlzRam 73s (v. tbn. Txib 90).
Ez dira noski gezurrak. Yanzi 80.
Aldakorra da, noski, gogoa. "Sin duda"
.Aitzol(
inLauxBBa VI
).
"Arrats gorri" degu, noski liburutxo onetako olerki borobil eta gorenena. Atzol(
inLdiUO 6
).
Latz-samarra da, noski, gari-jotzeko lana. TAgUzt 157.
Ain tinko sortutako Irakastola Nagusiak oso gutxi izango dira noski ludian.EAEg 18-11-1936, 326.
Oroagindu ori Euzkadin bete erazi bearrekoa da noski.Ib. 27-11-1936, 399.
Deungea, noski, errukigarriro il diran gurasoak antzi oi dituna!ZaitSof 16.
Jesukristo jaio zanean lurraren gañean zutik egongo zan ustea da; ta beste milla urtez biziko omen da, noski. Munita 101.
Espetxean sartuko zuten noski, baiñan ez lioke ajolik izango. EtxdeJJ 158.
Txerria bera baiño maiteago ditugu noski, danok ere, bere puxkak. Ib. 28.
Xede oneko jende moralzale batzuek eman zioketen, noski, Theresaren eta haren biziaren berri. MdeHaurB 106 (v. tbn. Pr 255).
Nekez azal diteke munduko alaitasuna: osoa ez delako, noski, ez gaitu sakon unkitzen. TxillLet 74.
Azkenerako serora sartuko naun, noski. NEtxNola 19.
Giza-bizia laburra da, noski, arbola batzuen edo mendien bizitzaz konparatu ezkero. VillJaink 111.
Igarri du irakurleak, noski, harrizko etxe handia institutoa zala. OskKurl 84.
Bera laster ilko zala noski, eta otoitz egiteko bere alde. Salav 20.
Berak errango luke noski, bere buruarekin irriz dagoena xoroa dela. Larre(
inXaOdol 20
).
Ni errege banitz, nere kuttun Juana Gutierrez erregiñ litzake noski, eta printzeak nere seme-alabak. BerronKijote 91.
Guk, noski, artean gazte izanik, ezer ere ez genekian militartasunaren berri.Alkain 40s.
Joxe ikustera joango zera noski? AtañoTxanKan 269.
Zuek ere irakurriko zenduten noski, ta nik ere bai, Pernando Amezketarraren liburua.JAzpiroz 99.
Ez dago, noski, ilunegi adierazi nahi dudana. MIH 192.
Euskara bide honetan gehiago ibili izan balitz, ez zen noski bere kaltean ibilia izango. Ib. 256.
J idatzi behar dugu, noski, beti bezala, oraingoz nork bere moldera ebakitzen duela. Ib. 102.Idatzi, noski, erdaraz idazten zen edonon. MEIG VI 50.
v. tbn.
Arrantz 77. EusJok 120. Aran SIgn 18. Bil 48. Sor Gabon 32. PE 74. AB AmaE 400 (G). Bv AsL 115. Urruz Zer 93. A Ardi 116. Ill Testim 13. ArgiDL 135. Inza Azalp 44. Or SCruz 91. Jaukol Biozk 40. TP Kattalin 191. Lek EunD 36. Lab EEguna 82. Balad 236. Ldi IL 102. JMB ELG 74. EA OlBe 34. SMitx Aranz 193. JAIraz Bizia 124. Ugalde Iltz 50. Arti Ipuin 68. Basarri 60. Anab Aprika 22. Onaind in Gazt MusIx 151. MAtx Gazt 28. Ibiñ Virgil 87. Alzola Atalak 97. Uzt Sas 256. Onaind STeresa 119.
azpiadiera-1.1
Auzitegi aurrean, zin-egiñak (juraduak, noski), errudun aitortu naute.NEtx LBB 117.
azpisarrera-1
BAI NOSKI.
Claro que sí. Ala bada, langille ona izandu da Jesus maitagarriaganako zure amorea. Bai, noski, ta sendor-bortitz ez-izukorra ere. MbIArg I 106.
Niri ere batzuek emango ez dizkit? Bai noski, eranzun zion amak. ArrGB 74.
Beren mingaiñak etzeuden geldi. [...] bai noski, ederki eman ere!UrruzZer 96.
Eskuan liburu eder batek ez al luke ongi emango? Bai, noski. ArgiDL 7.
Ama, errian zein ongi / bizi dian; / gu baño obeto bai-noski. JaukolBiozk 40.
Gerrak ondatu zula Dorrontsoro? --Bai noski, jakiña. OrSCruz 140.
Bai noski, gure sagar lapurketarenak egin du. TPKattalin 197.
Zuk biali dezu, bai noski, ta ondo egin dezu. AlzBurr 25.
Entzun zazu: [...] Joango naiz. Bai, noski. JAIrazBizia 59.
Ba ote zen haren kezka ta grina berak ezagutu zituenik? Bai noski, bat edo beste izan bide da. MdeHaurB 9.
Gaitzerdi? --Ekin zion iztunak suminki--. Bai noski. EtxdeJJ 138.
azpisarrera-2
EZ NOSKI.
Claro que no, ciertamente no. Juanen ote giñake gu ala beragatik eta geuren gatik ere? Ez, noski. LEUrt 99 (ms. 34v ez naski).
Ezereztzat iduki bear al degu gure erritar askorentzat gogoangarria izan dan bertsolari buru-azkarra? Ez, noski. Etxeg(
inMujPAm 29
).
--Guretarren artean arkitzen degun zoriona, ez dek diruakin erosten dana. --Ez noski. AlzRam 102.
Bekaizkeriz? Ez noski!TPKattalin 187.
Ez, noski. Dudarik gabe. MdePr 178.
Izango al genuke goserik munduan janaririk ezpalego? Ez, noski. VillJaink 150.
Zuk ez nazu kanpora bota, ez. Ez noski!LabSuEm 181.
Bakarrik ote zen eginbide horretan? Ez, noski. MIH 244.
v. tbn. TAg Uzt 207. Gazt MusIx 5.
azpisarrerakoSense-2.1
Ez noski gutxi kostia. Tx B I 193. Ez noski guztiak berdiñak. Munita 80. Tamalez, ta ez noski gaurko euskaldunen erruz. Etxde JJ 8. Uraxen zan aieneka ari zana, eta, ez noski zer-gairik gabe. "Y no sin causa". Berron Kijote 57. Irakurle askok ezagutuko dezute nolakoa dan. Beste batzuek ez noski.BBarand 52. Ez, noski, bere izen-deiturekin. MEIG VII 55.
azpisarrerakoSense-2.2
(Con ere
). Urrillaren lenengotan etxeratutako mutillak etzuten sekula atsedenaldi luze baten ametsik egin, baiñan ez noski ere epeak ain labur joko zienik pentsatu. EtxdeJJ 179.
azpisarrera-3
NOSKIAGO.
Sin duda. Noskiago, len ain gizonki lagundu zietelako, zerbait gertatu balitzaion ere gaizkatu egin nai zuten. (In Alkain 22
).
azpisarrera-4
NOSKI BAINO NOSKIAGO.
Sin duda. Txerren beraren burutaldia izan zan, noski baño noskiago. JaukolIpui 23.
Bere baitan gau ta egun zeramakin adiskide samiñak erditu-azi zizkion noski baiño noskiago bere kantarik ederrenak. EtxdeJJ 248.
Euskalerriak ezertan aurrerapen aundirik ein badu burdin-lanetan izan da noski baño noskiago aurrerapenik aundiena. SMEG 1958, 39.
Orrela da, noski baino noskiago. ZaitPlat 96.
Nere zailtasun eta moldakaiztasuna Aita Onaindiaren trebetasunak gozatuko dizkitzue noski baiño noskiago. IbiñVirgil 26.
Euskalariak baino areago euskaldun eta euskaltzaleak bear ditugu, noski baino noskiago. (In MIH 203
).
Norabidea, noski baino noskiago adiskide zenak idazten zuenez, erdarazko "sentido" da, ez "dirección". MEIG VI 61.
azpisarrera-5
NOSKI-EDO.
Noski-edo zaldungo-ordena artuta balego, berak agertuko lukela agertu aren billaukeria. BerronKijote 54.
Bi eskuekin elduta zanga-zanga irentsi zuan fede onean ta aldarte obean, bere nagusiak aiñatxo noski-edo. "Bien poco menos que su amo"
.Ib. 189.