kontrajarri, kontrajar, kontrajartzen
du ad. Zerbait beste zerbaiten aurrez aurre jarri, haren eragina ezeztatzeko edo biak erkatzeko. Bergarako Mintegia eta Oñatiko Unibertsitatea segidan aipatuko ditut; ez, ordea, bata bestearekin berdintzeko, bata besteari kontrajartzeko baizik. Inoren nahiari nirea kontrajartzen badiot, gorrotatzera ere irits liteke, eta ni bertan behera uztera. Kontzientziaren ausikia, azkenik, Bozkarioari kontrajartzen zaion Tristura da. Libertatea eta berdintasuna kontrajartzen ditu eta, azken batean, libertatea eta justizia. || (Partizipio burutua izenondo gisa). Epaileen artean iritzi kontrajarriak daude gaiaren inguruan. Epaile beraren erabaki kontrajarriak. Informazio kontrajarriak, zurrumurruak, ezeztapenak... denetik izan zuen atzokoak.