entzungarri
1 adj. Entzutea merezi duena, entzutekoa. Albiste entzungarria. Harrigarri eta entzungarriak dira sendakuntzan egin diren aurrerapenak.
2 adj. Entzumenaz suma daitekeena. Hots bat entzun genuen, barre-hotsa izan zitekeen, edo trumoi-hotsa, ez dakit; oso zen ozen eta entzungarria.
3 adb. Entzungai, entzuteko moduan. Disko berria euren kabuz kaleratzeaz gain, eskuragarri eta entzungarri jarri dute nahi duen ororentzat Facebooken.