landu, lant/landu, lantzen
1 du ad. (Lurra) prestatu edo egokitu, emankor edo emankorrago bihur dadin. Eremua landu gabe zegoelako. Baratzea landu. || (Partizipio burutua izenondo gisa). Lur landuan.
2 du ad. Gai bat edo material bat lanaren bidez moldatu edo egokitu, baliagarriagoa edo ederragoa izan dadin. Surtan landutako metalak bezala. Besteak beste, lanean arituko dira zilarra, harria, egurra, zeramika, kristala eta larrua lantzen dituzten eskulangileak. || (Partizipio burutua izenondo gisa). Harri landuz egina (Ik. harlandu). Kutxa zahar landuaren gainaldea. 3 du ad. Jardueraren batean edo jakintza-arloren batean aritu, hura hobetzeko eta garatzeko. Irakaskuntzan, hots, euskaraz orain arte deus gutxi landu dugun sail batean. Prosa landu zuen batez ere. Hurbiltasun horrek informazioa tentuz lantzea eskatzen du. Nik nigan landu behar dudan gizakume ideal hori zer da, beraz? || (Partizipio burutua izenondo gisa). Europako hizkuntza landuak. Herri landuetako literatura. Hizkera landua, ikasia, darabil. Poesia herrikoia eta olerki landuak. Neurtitz landu eta jasoetan. Jende landu eta jende arruntentzat eginak. Zorretan gaude Oihenartekin, poeta landuxea izanik, neurtitz politak utzi zizkigulako.