1 emaitza zeru azpi bilaketarentzat - [1 - 1] bistaratzen.
Kodea [?] | Data | Proposamena | |
---|---|---|---|
Hiztegi Batuko Lantaldea: | Z9:OEH:AS | 2020-01-14 | Azpisarrera gisa onartzekoa |
OEH: ZERU-AZPI a) Bóveda celeste.v. ZERU-SABAI, ZERU-ZOLA. Bêtik dakusgun urdiña zeru-azpia baizik ezpaita. Ldi BB 20. Zeru azpia edertuz doa izarreri urten araziz. Gand Elorri 213. Zeru azpia, izarrez, zeru barrua, areago. NEtx LBB 262. b) (En casos locales de decl. sing.; ref. a la tierra). v. ZERUAREN AZPI. Jauzi batean irriz sortu naiz zeru azpiko bizian / Bozkarioa bazterrez bazter nahiz orotan ereini. Iratz 71. Eta andrakume txori-buruak zeru azpian diran artian, beti esatia da, guk ez dogula goserik izango. Etxba Ibilt 469.
def: zerupe iz. Zeru azpia. Zerua eta zerupe guztia. Lainoz jantzitako zerupe ilunean. Zerupean, belar guriaren gainean. Zerupean bizi diren herrialde guztiak. Lurreko eta zerupeko gauzak. Ezagutzen ditu zerupeko hodeien ibilerak eta eguraldiaren gorabeherak. // adib: lehor 10 iz. Itsasoak estaltzen ez duen Lurraren zatia, lurra (itsaso-ren aurrez aurre). Bil bitez zeru azpiko urak eta ager bedi lehorra. Itsasoan bezala lehorrean. Lehorraren bistara etortzean. Lehorrera heltzen den ontzia (Ik. lehorreratu). Lehorrean gelditzen diren marinelak.
zeru(-)azpi 3: Elkar 2 (zeru gainaren eta zeru azpiaren ezlekuan, ur berdeko zeru azpian itsas izarrei begira egoteko), EiTB (Rhum uhartearen zeru azpian).
zeru azpi 12: Berria 3 (Zeru azpian ez dago eternitaterik» gogoratu zuen Goikok), Joan Mari Lekuona 3 (Maisuek diote zeru azpian sua dagoela, eta suak zerua bere zabalera osoan inguratzen duela, oso hurbiletik gainera; eta hala ere, zeruak inon ez duela nozitzen suaren eraginik), Bernardo Atxaga 2 (Honek esan nahi zuen arazoa ez zela zuzenki literarioa, baizik eta etikoa: nik egia isiltzera, ez zen izango zeru azpian ez irakurlerik ez kritikaririk nire plajioari neurria hartuko zionik), Agustin Otsoa (Errege Elfoentzako hiru eraztun zeru azpian), Karlos Zabala (Istantean, zeru azpian sekula ikusi gabeko kimika bat jaitsi zen izarretatik Porto Segurora), Elizen arteko Biblia (Bil bitez multzoan zeru azpiko urak eta ager bedi lehorra).
Azpisarrera gisa jasotzekoa izan liteke, izen gisa ere erabili denez. Esanahiak azaltzea komeni da.
Azpisarrera gisa jasotzekoa zeru sarreran.