zeharka
1 adb. Zuzena edo aurrez aurrekoa ez den norabidean. Ik. saiheska; trebes; aldamenka; alboka2 2. Bi bagoi jarri zituzten trenbidean zeharka. Eskopeta bat eskuan eta bestea zeharka bizkarrean zekarrela. Eguzkiak zeharka jotzen dituelako. Elizatxoan zeharka sartzen den eguzki izpia. Txangurrua da animalia txiki itsusi bat, zeharka baizik ez dabilena. 2 adb. Zeharbidez. Zeharka nahiz artez. Darabilgun hariari zeharka baizik ez dagokion oharren bat. Arrazoiak maizago jakiten ditut zeharka zuzenean baino. Egungo egunetan bertan nabari dugu, zuzenka eta zeharka haren errainua gure egintzetan.