zaldiko
1 iz. Zaldi gaztea. Ik. moxal. Zaldiko edo behoka bat sortzen denean. 2 iz. Zurezko tresna, oinaze emateko erabiltzen zena.
3 iz. Lanzko inauterietako pertsonaia, aurpegia zapi batez estalirik eta zurezko zaldi irudi bat gerri inguruan duela, jendea bultzatzen eta uxatzen ibiltzen dena; Iruñeko jaietan, erraldoi, kiliki eta buruhandiekin batera ateratzen den pertsonaia, gerri inguruan zaldi irudi bat duena. Gaztetxoenak erraldoien, buruhandien eta zaldikoen zain ziren.