1 emaitza zahar eta gazte bilaketarentzat - [1 - 1] bistaratzen.

zahar eta gazte
pl. Zaharrak eta gazteak; pertsona guztiak. Ik. zahar-gazte. Zahar eta gazteak, handi eta txikiak, gizon eta emakumeak elkarren lehian zihoazkion zirikatu eta nekatzera. Zahar eta gazteentzat hain osasungarria den esnea. || Han biltzen dira zaharrak eta gazteak, behartsuak eta aberatsak. || Zahar eta gazte, esan liteke galdu dugula zentzua. Mundakako gizaseme eta gizalaba guztiak, zahar eta gazte, ezkonduak zein ezkongaiak.

Aztergaia: zahar eta gazte

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z9:OEH:AS 2020-01-14 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

OEH: ZAHAR ETA GAZTE Viejos y jóvenes (sólo incluimos los ejs. de uso sust.). "Zahar ta gazte [etorri] (V-arr, G-azp, B)" Gte Erd 131. v. ZAHAR-GAZTE. Eta haren kolpeak / badaramatza sotilki / zahar eta gazteak. Monho 100. Askotan guzti guztiak, zar ta gaztiak beteten dira pekatuz. Mg CO 131. Gizon ta andre, / zar ta gazte, / baita ere / itsu ta erren, / atozte, atozte arin, / gauza andi bi / miraritzen. FrantzesB II 33. Elgarganatzen dira / zar eta gazteak. Echag 202. Zar eta gazteak, andi eta txikiak, gizon eta emakumeak elkarren leiean zijoazkion zirikatu eta nekatzera. Lard 146. Bildurik ortarako zar da gazte letradun argienak. Aran SIgn 209. Zar eta gazte, gizon zeiñ andra, / dierri ta probintziak. AB AmaE 57. Non egun baten asi ziraden zar eta gazte, atsoak eta mutikoak, kantari. Apaol 98. Beren burua zerbeit daukaten zahar eta gazte guziak. Zby RIEV 1908, 84. Mundakako gizaseme ta gizalaba guztiak, zar da gazte, ezkonduak zein ezkongeiak. Echta Jos 278. Zar eta gazte, nausi ta txiki, / onetsi zaizela Jaunak. Enb 38 (69 zar ta gazte). Guazen, guazen, zar eta gaztiak. Yanzi 65. Mihiz arrotuko ditu ango zâr ta gazte. Or Eus 59 (Aitork 173 zar eta gazte). Andre ta gizon, zar eta gazte, bildu dira Pelagi donearen elizatxoan. TAg Uzt 24. Eskualdun fededunak, zahar eta gazte, / Amaren laudatzera lehia zaitezte. In SMitx Aranz 191. Etxean zar eta gazteentzat ain osasungarria dan esnea. Munita 30. Zer-nahi eritasunek hartu zituzten zahar eta gazte, oro. Zerb IxtS 51. Zar eta gazte, esan legike / galdu dogula zentzuna. BEnb NereA 161. Zar eta gazte, gizon eta emakume. Gerrika 185. Guk [...], zahar eta gazte nahaste, mezatik gibelerakoan igaiten ginuen hura. Larre ArtzainE 13. v. tbn. Ox 34. Mattin 60. Zar (e)ta gazte: Xe 347. Izt C 213. Ag AL 60 (Kr 85 zar da gazte). Ill Pill 4. Arrantz 154. EusJok 155 (49 zar da gazte). EusJok II 154. Laux AB 12. SMitx Aranz 193. Erkiag Arran 33. Akes Ipiñ 20 y 3. Bilbao IpuiB 157. Basarri 74. Ibiñ Virgil 103. Uzt LEG I 307 (Sas 216 zar da gazte). Zar da gazte: PE 114.

adib: bizargabe adj. Bizarrik ez duena. Anton. bizardun. Bizargabea zen. Mutil gazte bizargabea. Zahar eta gazteak, bizargabe eta bizartsuak. Askotan gari bizargabeak bizarra hartzen du tokiz aldatzean. // bizartsu adj. Bizarduna, bizar asko duena. Gizon baldar, narras, bizartsua. Gizon hazi bizartsuak. Zahar eta gazteak, bizargabe eta bizartsuak. Ez ardo bisdunik, ez andre bizartsurik (esr. zah.). // sotilki adb. Sotiltasunez. Hitz lizunak sotilki esaten badira, neurrigabeki dira pozoitsuak. Espirituko pentsamenduak sotilki adierazteko. Herioaren kolpeak badaramatza sotilki zahar eta gazteak.

zahar eta gazte 47: Aizu 3 (“Hiru hamarkada eman dituzu bertsotan, hainbat kide, zahar eta gazte, izan dituzu alboan”), ElCorreo (“Gauza da askorentzat, zahar eta gazte, hauek ez direla bizirik gauden guztion garaiak, gazteenak baizik”), Elkar 3 (“Gure herritik oso aparte joan gabe bazen errekaren zabalgune bat; ur gutxi samar ekarri arren, bainatzeko toki polita eskaintzen zuen eta jende mordoxka bildu ohi zen bertara, urtebete lehenago herriko igerilekua egin zuten arte: leku erosoagoa eskaintzeaz gainera, nobedadearen eta modernitatearen xarma zeukan igerilekuak, eta hara joan ohi zen herri osoa, gizon eta emazte, zahar eta gazte”), Deia (“Tartaren gainera, ostera, ezkonberriek orri batzuk banatu zituzten, mahai osteko kantuz josita, euskaraz denak eta zahar eta gazte, gazte areago, han aritu ginen kantuan DJak mikroa hartu eta jaiak beste tankera bateko jaialdi itxura hartu zuen arte”), Consumer 2 (“Erabiltzaile etorri berri horien profila ere aldatu egin da azken hamarkada honetan eta, zahar eta gazte, adin guztietako jendea biltzen da talasoterapia etxeetara”), Berria 13 (“Estatu Batuetako presidente berria izango denaren hitzaldia hasi orduko milaka lagun, zahar eta gazte adi, kanpoaldean jarritako pantaila erraldoiari begira”), EiTB 2, Goiena 2, Jakin 2, Karmel 2, Argia 6, Erlea, DiarioVasco 7, UEU, Uztarria.

Beste (edozein) iturritako erabilerak

zahar eta gazte 34: Herria (“Meza ondoan ARROLAko kide zahar eta gazteek kabalkada egin dute elizako plazatik herriko etxeko plazaraino”), Berria (“Jokalari zahar eta gazteen artean batasuna lortu du eta hori nabaria da zelaian”), Elizen arteko Biblia (“Baina bisitariek oheratu baino lehen, Sodomako gizaseme guztiek, zahar eta gazte, hiritar guztiek, etxea inguratu zuten”), Asisko Frantzizko (“Zahar eta gazte, gizon eta emakume, denak lehiatzen ziren zerutik bidalitako gizon berri honi entzuten eta bera ikusten”), Jose Antonio Mujika (“Baina orduan, artean oheratzeko zeudela, Sodomako gizaseme guztiak etorri eta etxea inguratu zuten; zahar eta gazte, hiritar guzti-guztiak etorri ziren”), Karlos Zabala (“Gaur egun ere gizon gehienek horrela segitzen dute, nik uste, zahar eta gazte”), Felipe Juaristi (“Gizon guztiek, zahar eta gazte, neskatxa ikusi orduko beren ondora ekartzen zuten eta berehala bidaltzen, janari edo edari bila, eta hala, erlea lorez lore nola, ibiltzen zen neskatxa eder gordea orain batekin, gero bestearekin, sukalde eta taberna usain galanta gonazabal barreiatzen”), Xabier Mendiguren Elizegi (“Jendea ikusten nuen: gizon eta emakumeak, zahar eta gazteak, neska eta mutilak”), Juan Kruz Igerabide (“Jauregiko atariak eta aretoak jendez bete ziren, zahar eta gazte”), Koldo Zuazo (“Hego Euskal Herria astindu zuen gehienbat, eta zahar eta gazteen arteko haustura gertatu zen”), Juan Garzia (“Gure laboratorio xume eta ausart hartan, gauzarik xelebreenak analizaraztera, askotariko jendea etortzen zen, gizon eta emakume, zahar eta gazte, baina denak nabariki sartuak merkataritzaren saretzar anbiguo eta maltzurrean”)…

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Lexikalizatua dago beti ordena horretan agertzen delako, eta azpisarrera gisa jasotzekoa izan liteke.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

Azpisarrera gisa jasotzekoa zahar sarreran.

 

Egoitza

  • B
  • BIZKAIA
  • Plaza Barria, 15.
    48005 BILBO
  • +34 944 15 81 55
  • info@euskaltzaindia.eus

Ikerketa Zentroa

  • V
  • LUIS VILLASANTE
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6.
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus

Ordezkaritzak

  • A
  • ARABA
  • Gaztelako atea, 54
    01007 GASTEIZ
  • +34 945 23 36 48
  • gasteizordez@euskaltzaindia.eus
  • G
  • GIPUZKOA
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus
  • N
  • NAFARROA
  • Oliveto Kondea, 2, 2. solairua
    31002 IRUÑEA
  • +34 948 22 34 71
  • nafarroaordez@euskaltzaindia.eus

Elkartea

  • I
  • IPAR EUSKAL HERRIA
  • Gaztelu Berria. 15, Paul Bert plaza.
    64100 BAIONA
  • +33 (0)559 25 64 26
  • +33 (0)559 59 45 59
  • baionaordez@euskaltzaindia.eus
  • Euskaltzaindia - Real Academia de la Lengua Vasca - Académie de la Langue Basque
  • Plaza Barria, 15. 48005 BILBO
  • +34 944 158 155
  • info@euskaltzaindia.eus
z-library z-lib project
© 2015 Your Company. All Rights Reserved. Designed By JoomShaper