xuhur
1 adj. Zikoitza, zekena. Ik. zuhur 4. Ez izan xuhurra, ordaindu eskatzen dizutena eta konponduko dute autoa. Hartzaile ona da, baina pagatzaile xuhurra. 2 adj. Gauzez mintzatuz, neurritsua, behar-beharrezkoa besterik ez duena. Klasikoa zen haren janzkera, xuhurra. Haren hitzek ederki salatzen dute nolako bizimodu xuhurrarekin ginen zoriontsu.
3 adj. Gauzez mintzatuz, urria. 60 urtetik goiti erretreta hartzen da, baina lan bat behar dute egin bizitzeko, erretreta xuhurra izanez. Iazko arrantza xuhurra izan bazen, aurtengoa xuhurragoa izango dela jakinarazi dute arrantzaleek.
4 (Adizlagun gisa). Bost hilabetez mahaia xuhur, ohea gogor. Ogi gutxi sartu da; artoa ere xuhur.