1 emaitza txirrika bilaketarentzat - [1 - 1] bistaratzen.

txirrika
1 iz. Ardatz batean kokaturiko gurpila, uztaiaren ildoan soka, kate edo uhal bat daramana, eta zamak jasotzeko edo indarra transmititzeko erabiltzen dena. Txirrika ildoduna edo erretenduna.
2 iz. Alboetan bi disko dituen haga edo hodia, hariak, sokak, xingolak eta kidekoak bertan biltzeko erabiltzen dena. Artaziak, orratzak eta hari-txirrikak zeuden loreontzi huts baten ondoan.

Aztergaia: txirrika

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau105
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z2:IkHizt 1996-10-30 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

12 ager. dira guztiak, B-G (eta FIr, Izeta, MEIG); ik. beherago txirringa-ri dagozkionak; a) adizlagun-erabilerako txirrika 1 (Laux AB: "Maiatzeko lai apala txirrika dabil zeure ederrez!"); b) 'polea' adierakoak: txirrika 4 (Or 2; Etxde JJ; MEIG); zirrika 2 (FIr; Berron Kijote): Or Eus, 180: "Goi-abearen gaiñetik txirrikan kiribildurik, eskutik soka, gora ta beera, mutil bat ari da azpitik"; Or Mi, 75: "Ez al duzu txirrika koipatu-bagearen negarra entzuten?"; Etxde JJ, 204: "Zutabeok txirrika bat zuten buru-alboan soka saiets batetik bestera erabiltzeko"; MEIG IX, 133: "Txirrikatik esegita dauden zur horiek, ertilariaren begietarako, gero izango diren hartan, izan behar duten eran bukatuak agiri dira..."; FIr, 134: "Bi zirrika andiek ibiliazten dute sokatik dilindan paratzen dituzten burdinezko zareak"; Berron Kijote, 124: "Eta ez zegon alferrik egonean arako adar-kopa ura; an zebillen jira-biran maiz-aski, utsik naiz betea, putzu-zirrikaren urontzia bezela"; c) 'harigintzako makinaren zatietako bakoitza' adierako txirrika 1 (Ldi UO: "Matazak arildu, txirrikak bete..."); d) 'panderoaren metalezko pieza' adierako txirrika 1 (Or Eus: "Amalau txintxil, lau kana girgil, txirrikaz jantzi du dena"; itzulpena: "Su gran pandero (...) está lleno de rodajas de metal (movibles y que suenan)"); e) 'gurpila' adierako zirrika 1 (Izeta DirG: "Apirilen lenbiziko egunetik asi ziren bakantzeko bear zituzten yauntziek prestatzen, eta batez ere Peugeot txikiaren zirriken berritzen'); f) adiera erabakigaitzekoak: txirrika (JMB ELG: "Zardaiak, naiz biribillak, naiz erdi-biribillak; eztenak, eiz-koskaz marreztutako ezurrak, makil zulatuak, artzi, jostorratz, zulodun-txirrika eta beste nun nai azaltzen dira garai ontako aztarna-tokietan") eta zirrika (AB AmaE: "Ez dakizu txoria zirrika zepoan Badabil jausten dala nozbait lakioan?").

EEBSko datuak [laburduren azalpena]

a) adizlagun-erabilerako txirrika 1 (X. Mendiguren Bereziartu: "Baina punpa berriro kirrinka eta txirrika hasi zen"); b) 'polea' adierakoak: txirrika EB 6 (T. Arregi 4: "Argi tinko eta aldakorrak, txirrikak eta beste honelako teknikarekin..."; "Leku horretara, txirrika baten bidez jaso daitezke ormirudiak..."; "Txirrikatik pasatu dugun kordelak goiko listoia atzitu behar du"; "Txirrika bilatu edo egin ere egin dezakegu, noski"; K. Alkorta: "Ibilian jartzeko, lau edo sei gizonek sokaz eta txirrikaz baliatuz habaila lurreraino jaitsiko dute"; Xabier Mendiguren B.: "txirrika haietatik zintzilik, txatxar bat baizik ez zen ikusten"); xirrika 1 G (Anab: "Abe batzutik lotuta xirrika batzuen bidez erori"); c) 'carrete' adierako txirrika 3: G 1 (J. I. Uranga: "Bañan bere betiko pozezko ametsak zabal arazitzen zizkan, jostorratz eta ari txirrika irudiz ikustearekin"); EB 2 (J. Gonzalez: "Bestela, zer gertatuko litzateke fotogintzako txirrika, bonbila hari, lotugailu elektriko (...) e.a. arauturik ez baleude?"; M. Ugalde: "Bazirudien argi honen zain zeudela bakoitzak bere txirrikaz amu gorria jasotzeko"); d) 'gurpila' adierako txirrika 1, EB (Antxon M. Abate: "Horiez gain polborazko txirrikak eta etxaperoak erre zituzten, hiriari jaikizun zoragarria eskainiz").

Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

txirrika : HiztEn ("ik. txirringa"); 'gurpila': LurE; 'haga edo hodia': LurE; 'kanaberako pieza': HiztEn; 'pieza zilindrikoa': AB38 1; AB50 1; HiztEn; 'polea': AB38 5; HiztEn-LurE; Euskalterm 2 (eta txirrikadun); txirrita : HiztEn ("ik. txirrika"); zirrika : DFrec 1; HiztEn ("ik. txirrika).

Bestelakoak
Jatorrizko forma

(t)xirrika.

Jatorrizko forma

(t)xaratila, (t)xirrika.

Informazio osagarria
Lexemen erregulartasuna

tx-/x-.

Informazio lexikografikoa
Adiera nagusiak bakarrik jaso dira

es polea, fr. poulie.

 

Egoitza

  • B
  • BIZKAIA
  • Plaza Barria, 15.
    48005 BILBO
  • +34 944 15 81 55
  • info@euskaltzaindia.eus

Ikerketa Zentroa

  • V
  • LUIS VILLASANTE
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6.
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus

Ordezkaritzak

  • A
  • ARABA
  • Gaztelako atea, 54
    01007 GASTEIZ
  • +34 945 23 36 48
  • gasteizordez@euskaltzaindia.eus
  • G
  • GIPUZKOA
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus
  • N
  • NAFARROA
  • Oliveto Kondea, 2, 2. solairua
    31002 IRUÑEA
  • +34 948 22 34 71
  • nafarroaordez@euskaltzaindia.eus

Elkartea

  • I
  • IPAR EUSKAL HERRIA
  • Gaztelu Berria. 15, Paul Bert plaza.
    64100 BAIONA
  • +33 (0)559 25 64 26
  • +33 (0)559 59 45 59
  • baionaordez@euskaltzaindia.eus
  • Euskaltzaindia - Real Academia de la Lengua Vasca - Académie de la Langue Basque
  • Plaza Barria, 15. 48005 BILBO
  • +34 944 158 155
  • info@euskaltzaindia.eus
z-library z-lib project
© 2015 Your Company. All Rights Reserved. Designed By JoomShaper