1 emaitza sozietate bilaketarentzat - [1 - 1] bistaratzen.

sozietate
1 iz. Elkarte mota, ekonomia- edo merkataritza-helburuak dituena eta legediaren arabera eratua dena. Sozietateen alorreko legeria. Sozietate anonimoa. Sozietate mugatua.
2 iz. [Oharra: Euskaltzaindiak, sozietate-k euskara idatzian izan duen erabilera kontuan harturik, hitz hori 'gizartea' adieran ez erabiltzea gomendatzen du; ik. gizarte].

Aztergaia: sozietate

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau102
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:EEBS:10 1996-07-23 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

Adierak bereizteko saio bat egin da. a) 'elkartea' adierakoak: soziedade (eta sosiedade) G 6: Xe: "Soziedadia're berak daukate, Barrabas polsero ta Judas alkate"; Ag G: "Egia alda txitxarien aldeko sosiedade bat asmatu dezutena?"; Arrantz: "Bilbaon ere partidua ta nobillada da jokatzen, Donostiako soziedadiak igual ziraden portatzen"; EusJok: "Soziedaditik gera alkarren lagunak, jokuba jokatzeko egin degunak"; Munita: "Ez daukagu iñork iñori bide-gabe kalte egiteko eskurik, jabe ori naiz erria izan, naiz bazkun edo soziedade bat izan"; Basarri: "Zarautzko Gure Kabia deritzaion bazkuna, soziedadea"; sozietate IE 25 eta G 2: Mercy: "Bada süjet esparanza ükheiteko, persona sozietate edo konfraria hortan engajatürik direnetarik habouek, eztüyela faltatüko egün oroz bere Ama hunari"; CatLan 5, adib.: "Hura da fidelen bilzarre edo sozietate bat", "Hura da Sakramendü bat zoinek Gizonaren eta Emaztiaren artian establitzen baitü sozietate seindu bat"; JesBih 16, adib.: "Edozoin adinetako ezkon geiak errezibituak izanen dire lehenbiziko sozietatean; eta lehen sozietateko presuna ezkontzen direnak, handik lekhora, pasatuko dire bigarrenera", "Lehen sozietatea deithuko da gazteriaren kongregazionea; eta bigarrena, Jesusen eta Mariaren bihotz sakratuen kongregazionea"; Jaur 2: "Baldin sozietate bat, edo zoin izan dadin, emendatzen bada eta errekomendagarri bilhakatzen; (...) baldin bere etsajek ikharagarri iduritzen bazajote, on handi hori heldu da hartako menbroen batasunetik"; "Bakea, plazera, Saindutasuna, salbamendua, dire ala familia batetako, nola sozietate bateko zori ona egin behar duten onak"; CatS: "Eliza da, Fidelen Bilkhürra edo Sozietatia, haren bürüzagi den Aita-Saintiaz eta Aphezküpiez gobernatia"; Vill Jaink 2, adib.: "Ezkontideek lagunarte bat, gizarte txiki bat edo sozietate bat osatzen dute"; zozietate HU Zez 1: "Action Libérale Populaire delako zozietate onaren izenean diruzko laguntza eske"; b) finantza-arloko elkartea: soziedade 8: Izeta DirG 7, adib.; "Bear bada, izaten aal da Soziedade ortako langileen bat", "Orduko gaztigetu zabezten Soziedadeko buruzagiei; eta xuxen xuxen an bildu ziren denak"; Osk Kurl: "Han zauden (...) Zozokil eta Zozokilesia, distiratsuak soziedadean finanzetan bezela"; soziedade izengabe MEIG: "Gipuzkoan izan den soziedade izengabe horien artean"; c) 'gizartea' adierakoak: soziedade 6: Iraola: "soziedadeko dantza-festetan geiago konfiyatzen naiz";Bilbao IpuiB: "gure Tomas Kirruk ez eban eroango soziedadean (gizartean) lagunak baiño gitxiago izaterik"; Vill Jaink 4, adib.: "alperrik aitatuko didazute gizartea, soziedadea"; zozietate 14: Elsb Fram, adib.: "orduko zozietatearen eta Elizaren Erlisionearen kontra", "elizaren eta zozietatearen zerbitzuan bere bizia iragan duten gizon errespetagarriek".

EEBSko datuak [laburduren azalpena]

a) 'gizartea' adierakoak: sozietate (eta giza s.) 13: X. Kintana: "giza sozietatearen historian domeinatzailetzat gainjartzen diren mugimenduaren lege nagusiak"; J-L. Davant: "Erran behar "gerla irabazia" zelakoan, Frantziako eta Euskal-Herriko sozietateek ez zutela hanbat bururik berotu 1918-tik 1940-era"; Azurm 4, adib.: "Eta ez zen arduratzen gizabanakoaz, ezperen sozietateaz"; J.A. Irigarai: "Ezagunak dira oihan eta basoen ekosistimen egitekoak: biologiazkoak (...), ekonomiazkoak (...), sozietatezkoak"; Vill 3, adib.: "Orduko sozietatearen definizioan balio kristauak sarturik zeuden"; XArb: "Nik asmatu projektu bat zen, sortu nahi nuen sozietate berriaren barnean: berezitasunetaz indar berri bat egin nahi nuen herriarentzat, indar bat ere berezitasun horiek zeuzkatenentzat"; I. Arruti: "Familia gizarterako integrazio-tresna da, sozietateko instituzio garrantzitsuenetarikoa"; Rol sexualak: "sozietateko eremu ezberdinetan ematen diren baloreen aldaketekin topatzeko"; zozietate 2: Jesusen Bihotz: "Orhoit gaitezen ba Jesus dela bihotzen, familien, zozietateen eta erresumen Erregea"; Herr 1973: "Ez dutea hori merezi 1926-an gure zozietatea xutik ezarri zutenek?"; soziedade 7: Bilbao IpuiB (OEHko testuinguru berean); SGarm Historia triste bat: "Soziedade alu batek pobreari jarri dizkion legeak eta mugak dira horiek"; J.M. Torrealdai 3, adib.: "soziedadez aldatzean, lehengo soziedade horrek bitartekotasun hori ez du gehiago egiten, eta berria (industria harokoa) pluralista denez... kitto erlijioa"; Mekanogr: "Hango soziedadeko parte egin ginen, kontsularen lagun izanik"; X. Gereño: "Iñakik fabrikan postu on bat har lezake eta horrela, gure soziedadean, maila egoki bat lortuko luke"; b) 'elkartea' adierakoak: sozi(e)dade 5 ager.: Euskaltzaleen Biltzarra: "Orretarako dago jarria gure baskun edo soziedade Euskalzaleen-Biltzarra"; P. Sastre: "soziedadeko afari hartan izan gintunan"; Egin 1989: "II Mus txapelketa Atotxa Erreka soziedadean"; J. Agirre: "Herriko hogeita bat soziedadeak izan dira eraketa honen oinarri eta ikastolaren inguruko jendea izan da zuzentzen aritu dena"; X. Amuriza: "Tabernak zientu erdi,/ hori dok polbora!/ Sozidadeak ere / dozenatik gora"; sozietate 2: I. Beristain: "'Jauntxoek' eta 'Amigos del Pais' sozietateak"; J. Etxarri: "sozietate edo txoko moduko bat"; c) finantza-arloko 'elkartea': soziedade 1: X. Iruretagoiena: "Argitaldaritzan ere lan handia egiten du KFk (...) baita Liber soziedadearen bitartez ere"; sozietate 68: J.M. Agirre: "projektua bat zetorren bai Alemaniako zenbait telebista-sozietateren asmoarekin"; AAO 1989 4, adib.: "sozietateek lursailaren behin-betiko esleipena eskatzen dute"; Elhuyar 4, adib.: "Elkarte edo sozietate kolektiboak"; GAK Txostena 1986: "hipoteka-zedulen sozietate jaulkitzaileei buruzko informazioa"; KontuEkon 1983: "sozietate eta kuasisozietate ez-finantzarioen sektoreak"; MerkatalEZ 1987: "Komunitateko merkatal iharduera karakterizatzea lortzen da Zentsu honekin, bere alderdi desberdinetan (ekipamendua, sozietate-modua, merkatariaren adina, asoziazionismoa...,)"; Ondare eskualdaketa 1990 2, adib.: "Sozietateak eratzean edo haien kapital soziala zabaltzean"; S. Goñi 2, adib.: "Sozietatean eraman beharko duten akzio-liburu erregistratzailean inskribatuko dira"; UZEI 27, adib.: "sozietateen gaineko zergagatik hartzekodun"; XArb 2, adib.: "Partaideetan 20 bat lantegi edo sozietate eta 50 bat lagun"; XedBilduma 1989 4, adib.: "Sozietateen alorreko Legeria"; E. Lopetegi: "ITT (...) 1919an eraikitako sozietate nazioartekoa"; EHAA 1992: "Elkarrenganako Bermedun Sozietateen abala"; EUSTAT 1991: "nortasun juridikoa duten sozietateen..."; GAO 1993 3, adib.: "sozietateak Merkataritza Erregistroan inskribatuta daukan eraketa eskritura"; J. Agirreazkuenaga: "'Ybarra, Mier y Compañía' izeneko sozietatea sortu zuten"; J.M. Ormaetxea: "Sozietateen gaineko Zerga"; L. Aldoy 4, adib.: "sozietate horren beraren akzio gehienen titular"; LanSaila 1993 3, adib.: "Sozietateen gaineko Zerga"; NPAO 1994 3, adib.: "Nekazaritza Sozietate edo lurrak batera ustiatzeko xedea"); sozietate anonimo (eta soziedad a.) 16: Ere 1980: "total, debalde egin beharko diagu ezta? aber zer esaten duen Inguruk soziedad anonimoak; S. Goñi 7, adib.: "Sozietate anonimoaren kitapenean, geldi daitekeen ondarearen zati bat jasotzeko eskubidea"; EGA 1984: "Badirudi hemen sozietate anonimoak nahiago dituztela beren diruak inbertitzeko kooperatibak"; AAO 1989 4, adib.: "... Sozietate Anonimoetan partaidetzarako zuzenduz"; UZEI 2, adib.: "sozietate anonimoek eta erantzukizun mugatukoek dituzten abantailak"; GAO 1992, adib.: "Finantzabideak eta enpresa, sozietate anonimo laboral edo kooperatiba bat eratzeko edota autonomo izateko urratsik garrantzitsuenak"; sozietate publiko 1: EUEstat 1998, zerrendatu batean; merkatal sozietate 1: Ondare eskualdaketa 1990: "Merkatal sozietateak direnean kontrol hori eskuratu dutela kapital sozialean zuzenean edo zeharka 100eko 50 baino gehiagoko partaidetza lortzen denean ulertuko da"; eta kuasisozietate 2: KontuEkon 1983: "sozietate eta kuasisozietate ez-finantzarioen sektoreak"; EUSTAT 1991: "enpresa publikoen eta kuasisozietateen mozkin posibleetan".

Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

soziedade : DFrec 16 ('gizartea' adierako 2, 'elkartea' adierako 6, 'finantza-elkartea' adierako 5, eta adiera erabakigaitzeko 2; soziedade izengabe 1), AB38 ('sociedad' itzulia 1; elkar laguntzeko soziedade 1: 'sociedad de ayuda mutua' itzulia), AB50 9 ('sociedad' itzuliak); sozietate : DFrec 14 ('elkartea' adierako 3, 'finantza-elkartea' adierako 10, eta adiera erabakigaitzeko 1), AB38 ('sociedad' itzuliak 7; animali sozietate 1; sozietate uharteak 1: 'islas sociedad' itzulia; sozietate anonima 1, sozietate anonimo 1, sozietate kolektibo 1, sozietate komanditario 1), AB50 4 ('sociedad' itzuliak), HiztEn (eta AS hauek: sozietate anonimo, sozietate kolektibo, sozietate komanditario, sozietate kooperatibo, sozietate-izen), LurE, Euskalterm 120 (hauetan s. kooperatibo, ezkontza-s., akzio-s., etab.); zozietate : DFrec 8 ('gizartea').

Euskara/euskara eta euskara/erdara hiztegietako datuak

sozietate : ElhHizt, EskolaHE (gizartea; lagunartea; elkartea), EuskHizt (1 lagunartea, elkartea; 2 gizartea), HiruMila (1 sociedad; 2 ik. gizarte), Lur EG/CE eta EF/FE (sociedad/société); sozietate anonimo : ElhHizt (AS), EuskHizt (adib.); sozietate judiriko : HiruMila (adib.); sozietate komanditario : ElhHizt (AS); sozietate kooperatibo : ElhHizt (AS); sozietate mugatu : ElhHizt (AS) // Ez dugu aurkitu ap. XarHizt, Casve EF, HaizeG BF, Lh DBF, DRA, PMuj DVC.

Erdara/euskara hiztegietako datuak

Erdal sociedad / société formen ordainak: HiruMila: 1 gizarte, lagunarte; 2 (zool.) sozietate; 3 (asociación) elkarte, erkidego, bilkura, sozietate; 4 (sociedad mercantil) baltzu, merkataritzako sozietate; 5 (círculo, club) biltoki, txoko // ElhHizt: 1 gizarte; 2 elkarte; 3 (ekon.) sozietate, elkarte; sozietate anonimo (AS); sozietate kooperatibo (AS); kontsumo-gizarte (AS); sozietate komanditario (AS); sozietate mugatu (AS) // Lur EG/CE: 1 gizarte; 2 elkarte, sozietate; 3 lagunarte // Lur EF/FE: 1 gizarte, lagunarte; 2 elkarte, sozietate // XarHizt: gizarte, lagunarte, elkarte, sozietate; (en s.) lagunartean; (s. anonyme) elkarte anonimo; (S. de Jésus) Jesusen Lagundia // Casve FE: gizarte, lagünarte; (association) erkidegoa, lagünarte; (compagnie) baltsa; (anonyme) izengabeko baltsa // HaizeG FB: (en gen.) gizarte, lagunarte, jendarte, elgarte, laguntasun, elkartasun; (la) batasun // T-L LBF: en général: gizarte, lagun-arte; une société: batasun, laguntasun, lagungo, elgartasun // PMuj DCV: 1 público, mundo: gizarte, jendarte; 2 asociación, compañía: lagungo, elkargo, lagun-arte, bazkun, elkarte, gizarte; 3 círculo, club: batzoki, biltoki; 4 sociedad comercial: baltzu; s. anónima: izen-gabeko (izen-gordeko) baltzu, elkargo; s. cooperativa agraria: lugin-baltzu; s. de seguros contra incendios: su-aro; s. de socorros mutuos: elkar-laguntza; s. comandataria: kutsu, laguntzako baltzu; s. colectiva bajo una razón social: baltzako lagun-artea // Azkue Aurkibidea: bilgio; erkhidego; gizarte; lagungo; partzorgo; partzuergo; s. de comercio: baltzu; s. de compañeros: lagunkidetasun; s. en comandita: partxon.

Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

1* e. gizarte. 2 (elkarte mota): sozietateen alorreko legeria.

Lantaldearen irizpideak
Forma arautuaren azalpenaz oharra

bestetan bezala eskainiz, onartutako arlo-adieretakoa jasoz lehenik, eta ondoren baztertuetakoa: "1 iz. (elkarte mota)... 2* e. gizarte"; eta adibide gisa aipatuz hiru ezagunenak edo: sozietate anonimoa, sozietate laborala, sozietate mugatua.

Informazio osagarria
Sarrera bati dago(z)kion azpisarrera(k)

sozietate anonimo, sozietate mugatu.

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - [E210]: hitz hori eta sozietate anonimo, sozietate mugatu jaso beharra dago.

 - [E210]: 1- Adieren ordena aldatu: 1) 'sozietateen alorreko legeria' (elkarte mota) 2) e. gizarte. 2- Adibidea moldatu, bigarren adierakoa: "sozietate anonimoa, lan-sozietatea, sozietate mugatua". || 2- Zuzenbidean ez dugu "sozietate laborala" erabiltzen, ezpada "lan-sozietatea".

 - Erabakia: BAgiria (1999-09-24): hobeto aztertuko dira datuak eta txostena ekarriko da. // BAgiria (1999-10-29): sozietate-1* e. gizarte; 2. elkarte mota, sozietateen alorreko legeria onartu da.

 - Erabakia: (H2.2 / 2010-10-05) Bere hartan utziko da oraingoz lehen itzulian erabakia, lantaldeak eta ohargileak aipatu dituzten adibideak erantsi gabe.

 

Egoitza

  • B
  • BIZKAIA
  • Plaza Barria, 15.
    48005 BILBO
  • +34 944 15 81 55
  • info@euskaltzaindia.eus

Ikerketa Zentroa

  • V
  • LUIS VILLASANTE
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6.
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus

Ordezkaritzak

  • A
  • ARABA
  • Gaztelako atea, 54
    01007 GASTEIZ
  • +34 945 23 36 48
  • gasteizordez@euskaltzaindia.eus
  • G
  • GIPUZKOA
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus
  • N
  • NAFARROA
  • Oliveto Kondea, 2, 2. solairua
    31002 IRUÑEA
  • +34 948 22 34 71
  • nafarroaordez@euskaltzaindia.eus

Elkartea

  • I
  • IPAR EUSKAL HERRIA
  • Gaztelu Berria. 15, Paul Bert plaza.
    64100 BAIONA
  • +33 (0)559 25 64 26
  • +33 (0)559 59 45 59
  • baionaordez@euskaltzaindia.eus
  • Euskaltzaindia - Real Academia de la Lengua Vasca - Académie de la Langue Basque
  • Plaza Barria, 15. 48005 BILBO
  • +34 944 158 155
  • info@euskaltzaindia.eus
z-library z-lib project
© 2015 Your Company. All Rights Reserved. Designed By JoomShaper