1 emaitza sistino bilaketarentzat - [1 - 1] bistaratzen.

sistino
adj. Sisto IV.a aita santuarena, aita santu horri dagokiona. Kapera Sistinoa.

Aztergaia: sixtino

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: ZS:HBL 2009-01-13 Lantaldeak erabaki gabe utzia
Hiztegi Batuko Lantaldea: EH2023 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
EEBSko datuak [laburduren azalpena]

sixtina 1, J. Garzia (“Soliora iritsi aurretik ere lortu nahi izan zuen Pio V.a izatekoak Capella Sixtinako biluzkeria gordin haren kontra neurriren bat har zedin; artistaren itzala handiegia izan, ordea”); Sixtoren kapera 1, Aita Santuen Erroman (“eraikinik ospetsuena Sixtoren Kapera izan zen”), sistotar 1, P. Agirrebaltzategi (“Michelangeloren Sistotar Kapera“).

Sektore jakin bateko informazioa

kapera sixtino: EIMA ("Hala ere, Liburutegi Anbrosiotar, Kapera Sixtotar eta kantu gregoriotar izendapenen ordez, Liburutegi Anbrosianoa, Kapera Sixtinoa eta kantu gregorianoa hobetsi dira, izenondo mailegatu horiek adierazkorragoak direla iritzita").

Erdaretako formak

OfQuLF: Sixtine (chapelle) || grande chapelle du Vatican || Sixte IV || pape qui a demandé la construction de cette chapelle.

OEHko datuak [laburduren azalpena]

sixtina 2: Kanonigotik berakorik ez ei eben lagatzen Capilla Sixtinara sartzen, eta Azkue zana, penaz ei zan Capilla Sixtina ikusi barik itxuli biarrez. SM Zirik

sixtino 17: Berria (“erromanikoaren Kapera Sixtino honetan”), EiTB 11 (adib.: “2013ko martxoaren 13ko 19:00ak aldera Kapera Sixtinoko tximiniatik ke zuria atera da”), Argia 5 (adib.: “Horregatik Consiglio Nazionale delle Ricerche delakoak Kapera Sixtinoa hiru dimentsiotan irudikatuko lukeen erreplika birtuala egitea proposatu du”); sixtina 2, EiTB (adib.: “Kapera Sixtinako gangan egindako fresko, ‘Piedad’ edo eta 'Moises' lanei esker”); sixtotar 5, Aizu (adib.: “Antonio Paolucci Vatikanoko Museoen zuzendariak aipatu duenez, Sixtotar Kaperara sartzen diren bisitarien kopurua murriztu egin beharko da bertan dauden margoak honda ez daitezen”); Sixtoren kapera 4, Berria (adib.: “Michelangelok egindako artelanik ezagunenetakoa, Vatikanoko Sixtoren kapera, berriro zabaldu zuten”).

Beste (edozein) iturritako erabilerak

sixtino 4: Xabier Mendiguren Elizegi 3 (adib.: “Laostia zer zen galdetu, eta nire atzeko horman ipinitako posterra seinalatu zidan: Kapera Sixtinoa, Michelangelo Buonarrotiren”), Jon Muñoz (“Maxi galdetu zion Ruche jaunak, hura ere lepoa zeharo okertuta baitzegoen, formulari begira, Erroman turistek Kapera Sixtinoko sabaiei mira egiten dioten bezala”); sixtina 17: Xabier Mendiguren Elizegi 3 (“Txaplata bat izango litzateke gangan Sixtinaren kopia bat pintatzea”), Pako Aristi 6 (adib.: “Goazen Papilla Sixtinara!”), Joan Mari Irigoien 2 (“Zeren ni behin hegaldatu bainintzen, baina ez neure pinturarekin, Michelangelorenarekin baizen, han Capella Sixtina-n...”), Juan Garzia 2 (adib.: “Lepozapia askatu dik, eta neure ahizpa Sixtinaren aurpegia ezagutu diat”), Javi Cillero (“Une batez, izenak izen eta lanbideak lanbide, iruditu zitzaidan agureak gogoan izango zuela Michelangeloren kapera sixtina halako bat lardaskatzear zegoela”), Piarres Aintziart (“Eta San Isidoro basilikaz nola mintzatu Oixtian, gotikoa orain, erromanikoa "Panteon Real" eta "Capilla Sixtina" delakoak dauzkat ikusgai.”), Josu Zabaleta (“Michelangeloren freskoak, ordea, Kapera Sixtinaren horma oso bat hartzen du”), Anton Garikano (“Oh, joan beharko zukeen - Esperientzia zoragarria izango zukeen – Kapera Sixtina; Michael Angelo; eta Padua, hango Giottoekin”), Sixtoren kapera Berria 13 (“Hamar-hamabost egun barru bilduko dira 117 kardinal hautesleak, Sixtoren Kaperan, Karol Wojtylaren ordezkoa aukeratzek”), sixtotar kapera 3: Berria (“Beherakoa eta Michelangelo Buonarrotiren Sixtotar Kapera elkarren ondoan daude liburu honetan”), Imanol Zurutuza (“Sixtotar Kaperan izan omen ziren Asteazken Santuan, Miserere famatua entzuten”), Josu Zabaleta (“ behinola Eliza Ama Santak Sixtotar Kaperako kantariei, hobeto abes zezaten, barrabilak kentzen zizkien bezala”).

Erdara/euskara hiztegietako datuak

es capilla sixtina / fr chapelle sixtine: Elhuyar: - / Nolaerran: - / Zehazki: - / Labayru: - / Adorez5000: -.

Lantaldearen irizpideak
Euskaltzaindiaren esku utzi da forma erabakitzea

Onartzekoen gutxienekoa betetzen du sixtino maileguak (eta hori proposatu da EIMAren gidaliburuan), baina lantaldeari egokia iruditzen zaio Berria-n (eta bestetan) darabilten Sixtoren kapera.

Informazio osagarria
Arlo semantiko sistematikoki osatzekoak

Izen propiotikoak.

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - Erabakia: Osoko Bilkura (2015-05-29): Onartua: sixtino izond.: Kapera Sixtinoa. [eta kapera sarreran, adibide gisa: Sixtoren kapera].

 - Erabakia: Onomastikak sistino arautu du.

 

Egoitza

  • B
  • BIZKAIA
  • Plaza Barria, 15.
    48005 BILBO
  • +34 944 15 81 55
  • info@euskaltzaindia.eus

Ikerketa Zentroa

  • V
  • LUIS VILLASANTE
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6.
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus

Ordezkaritzak

  • A
  • ARABA
  • Gaztelako atea, 54
    01007 GASTEIZ
  • +34 945 23 36 48
  • gasteizordez@euskaltzaindia.eus
  • G
  • GIPUZKOA
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus
  • N
  • NAFARROA
  • Oliveto Kondea, 2, 2. solairua
    31002 IRUÑEA
  • +34 948 22 34 71
  • nafarroaordez@euskaltzaindia.eus

Elkartea

  • I
  • IPAR EUSKAL HERRIA
  • Gaztelu Berria. 15, Paul Bert plaza.
    64100 BAIONA
  • +33 (0)559 25 64 26
  • +33 (0)559 59 45 59
  • baionaordez@euskaltzaindia.eus
  • Euskaltzaindia - Real Academia de la Lengua Vasca - Académie de la Langue Basque
  • Plaza Barria, 15. 48005 BILBO
  • +34 944 158 155
  • info@euskaltzaindia.eus
z-library z-lib project
© 2015 Your Company. All Rights Reserved. Designed By JoomShaper