sendotu, sendo/sendotu, sendotzen
1 da/du ad. Sendo edo sendoago bihurtu. Elbarri ezagutu duzuen gizon honen oinak sendotu dira, eta zuen aurrean sendatu da. Jerusalemgo harresi edo murruak adabatu eta sendotu zituzten. Jainkoaren indarrez sendoturik. Erregetzan irmotu eta sendotu zenean. Gure foruak, berriz, zutik gelditu ziren XVIII. mendea arte eta, izatekotan ere, sendotu egin ziren, argaldu beharrean. Munduari zor diogun hitza esateko zorian gaudela deritzat, eta eleberri hau irakurtzeak biziro sendotu dit uste hori. Euskaldunen fedea sendotzeko. Kultura-gogoa sendotu nahi nuke Euskal Herrian; horren ahultzeak ekarri baitu zuek sendatu nahi duzuen makurra.
2 da/du ad. Sendatu. Haren heriozko zauria sendotu zen.