sagaratu, sagara/sagaratu, sagaratzen
1 du ad. erl. Apaizak mezatan ogia eta ardoa Jesu Kristoren gorputz eta odol bihurtzen dituzten hitzak esan; apaizak mezatan ogia eta ardoa Jesu Kristoren gorputz eta odol bihurtu. Apaizak ostia sagaratzen
duenean. || (Partizipio burutua izenondo gisa). Ik. sakratu. Heretiko horiek ukatzen baitute Jesu Kristo dagoela ostia sagaratuan. 2 du ad. Norbait edo zerbait sakratu egin edo sakratu dela adierazi. Jaunaren etxea garbitu eta berriro sagaratu zuten. Sagaratua ez den elizan. Jainkoak bere herriaren erregetzat sagaratu zaitu olio honen gantzuduraz. || (Partizipio burutua izenondo gisa). Zelten arbola sagaratuak. Haietako bat hiltzen zenean, hilerrian —lur sagaratuan— ehorztea debekatu zuen apezpikuak.