pasibo
1 adj. Jasotzera edo hartzera mugatzen dena, egintzarik gabea. Anton. aktibo. Aurre egite pasiboa. Erretzaile pasiboaren arriskuak. Aditz pasiboak. 2 iz. ekon. Egoera-balantzearen zatia, enpresaren zorrak eta obligazioak jasotzen dituzten kontu sailek osatzen dutena; zor eta obligazio horiek berak. Emaitza positiboa bada, balantzearen pasiboan azalduko da. Bi zati ditu hor bankaren balantzeak: aktiboena eta pasiboena. Enpresa kiebra jota dago, 120 milioi euroren pasiboarekin, aurrera egin ezinik.