1 emaitza ordainketa partekatu bilaketarentzat - [1 - 1] bistaratzen.

ordainketa partekatu
iz. Zerbitzu edo produktu bat finantzatzeko modu osagarria, erabiltzen den bakoitzean kopuru bat ordaintzean datzana. Ik. koordainketa. Sailburu berria zenbait osasun zerbitzutan ordainketa partekatua ezartzearen aurka agertu da. Azpiegituren ordainketa partekatuaz hitz egiten hasten bagara (...).

Aztergaia: ordainketa partekatu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: EHL 2020-09-29 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

Ez dugu aurkitu koordainketa, ordainketa partekatu formarik.

koordainketa 41: Argia (“Hemendik aurrera eta udazkenean zehar, bete-betean sartuko gara erretiroaren erreforman, eta osasungintza publikoari -koordainketa ezar liteke-, PFEZari eta langabezia sariei eragingo lieketen erreformak ere abia daitezke”), Berria (“Barneratua dugu koordainketaren bidez finantzatu behar direla garraio publikoa edo adinekoen egoitzak”), EiTB 39 (“Amnistia fiskala, koordainketa edo herritarrei zergak igotzearen bitartez egin daiteke, Rajoyk proposatu duen moduan, zerbitzu publikoetako tasak igo daitezke, Urkulluk planteatutako formula, edota sozialistek defendatuko dugun fiskalitate mailakatua aplikatu daiteke”); ordainketa partekatu 26: Berria 23 (“Beraz, Espainiako Auzitegi Konstituzionalean jarrita dagoen helegitea mantenduko dugu. Gainera, horrela jokatuko dugu osasun alorrean ezar daitezkeen beste ordainketa partekatuekin”), EiTB 3 (“Europako Batasuneko herrialde batzuetan indarrean dira ordainketa partekatuko zenbait eredu, Portugalen, Frantzian eta Alemanian, kasu. Batzuen ustez, halako formulak ez dira osasun sistemaren defizita estaltzeko errezeta magikoa, baina arindu egingo lukete Osakidetzak erabiltzaileei eskainitako zerbitzua, hau da, zenbat eta jende gutxiago, orduan eta arreta hobea gaixoei”).

Beste (edozein) iturritako erabilerak

Ez dugu aurkitu koordainketa, ordainketa partekatu formarik.

Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

Euskalterm: koordainketa (es copago; fr co-paiement; en copayment; copay) ‘Zerbitzu bat finantzatzeko modu osagarria, bezeroak zerbitzu hori erabiltzen duen aldi bakoitzean kopuru bat ordaintzean datzana. Beste finantzaketa-bide nagusi bat izaten du zerbitzuak ¿dela zerga bidezkoa, dela kuota bat ordaintzekoa¿, eta horren osagarria da koordainketa’; Euskaltermek ez du jaso berrordainketa formarik.Berria Estilo liburua: Gaztelerazko 'copago' hitzaren ordaina ote da 'berrordainketa'? 'Repago'-rena gehiago dirudi... Erabat ados. BERRIAk, inoren esanetan copago itzuli behar duenean, ez du ez berrordainketa eta ez berrordaindu erabiltzen, baizik eta ordainketa partekatua. Besterik da, ordea, batzuek copago deitzen duten hori zer den egiaz BERRIAren ustez: repago bat, alegia, berriz ordaintzea edo berrordaintzea. Horregatik, sarrera hauek ditugu hiztegian: kopago 1* e. berriro pagatu / ordaindu, birpagatu, berrordaindu. Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan ez da birpagatuko medikuarengana joateagatik. kopago 2* e. ordainketa partekatua. Inoren esanetan bakarrik erabiltzekoa; ordainketa partekatua, -a (ordainkidetza*, kopago*). Elhuyar: berrordainketa, koordainketa, ordainketa partekatu cada vez son más los que piensan que lo que algunos llaman copago sanitario es en realidad un repago, un doble pago: gero eta jende gehiagok uste du batzuek koordainketa sanitario deitzen dutena berrordainketa bat dela benetan, berriz ordaintzea.Labayru: koordainketa, ordainketa partekatu .

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Erabiliak dira bi formak (koordainketa; ordainketa partekatu) eta jasotzekoak izan liteke.

 

Egoitza

  • B
  • BIZKAIA
  • Plaza Barria, 15.
    48005 BILBO
  • +34 944 15 81 55
  • info@euskaltzaindia.eus

Ikerketa Zentroa

  • V
  • LUIS VILLASANTE
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6.
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus

Ordezkaritzak

  • A
  • ARABA
  • Gaztelako atea, 54
    01007 GASTEIZ
  • +34 945 23 36 48
  • gasteizordez@euskaltzaindia.eus
  • G
  • GIPUZKOA
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus
  • N
  • NAFARROA
  • Oliveto Kondea, 2, 2. solairua
    31002 IRUÑEA
  • +34 948 22 34 71
  • nafarroaordez@euskaltzaindia.eus

Elkartea

  • I
  • IPAR EUSKAL HERRIA
  • Gaztelu Berria. 15, Paul Bert plaza.
    64100 BAIONA
  • +33 (0)559 25 64 26
  • +33 (0)559 59 45 59
  • baionaordez@euskaltzaindia.eus

Azkue Biblioteka eta argitalpenak

Maximiza tus ganancias en criptomonedas confiando en Bitplex 360, una plataforma diseñada para el éxito.
  • Euskaltzaindia - Real Academia de la Lengua Vasca - Académie de la Langue Basque
  • Plaza Barria, 15. 48005 BILBO
  • +34 944 158 155
  • info@euskaltzaindia.eus
z-library z-lib project
© 2015 Your Company. All Rights Reserved. Designed By JoomShaper