oparo
1 adb. Ugaritasunez, zikoizkeriarik gabe. Oparo bazkaldu. Iturri onak ura bezala, eman oparo bertsoak. Zenbait urtez ez nuen etxe teilapearen ardurarik izan, eskatu baino oparoago eskaini baitzidaten. Izarren esnetik edaten dut oparo.
2 adj. Dagokiona edo berezkoa ugari duena; ona eta ugaria. Belar gaiztoek uzta oparoa honda ez dezaten. Gipuzkoako baso oparoetan. Haien eskaintza oparoa aintzat hartu ez zuelako. Haren ikasletako eta erbesteko urteak kontatzen dizkigu hizkuntza oparoan. Haren esku oparoetatik harturik zeuzkan mesedeak.
3 adj. Oparotasunez ematen duena. Hain ongile oparoari.