mozkortu, mozkor/mozkortu, mozkortzen
1 da ad. Edari alkoholdun gehiegi hartzeaz burua nahasirik gelditu. Ik. horditu. Mozkortu zara inoiz? Mozkortzen ez den edalea da makurrena. Sarri erdi mozkortzen direnak. Mozkorturik dago. Mozkortuta bezala nabil. 2 du ad. Edari alkoholdunez mintzatuz, burua nahasi. Ardoak mozkortu egiten du.
3 du ad. Norbaiti, edari alkoholdun gehiegi harraraziz, burua nahasi. Ardoz mozkor dezagun aita.
4 da/du ad. Burua nahasirik edo liluraturik gertatu, zerbaitek burua nahasi edo liluratu. Zaleak edertasunez mozkortu dira denboraldi honetan. Aspaldi sentitzen ez nuen emozioak mozkortu nau. Gaurko gizona mozkorturik eta liluraturik bezala dago teknikak ekarri dizkion asmaketa harrigarriekin.