mandatu
1 iz. Norbaiti igortzen zaion idazkia edo gauza. Ik. mezu. Mandatu bat bidali, igorri. Mandatua ikusi eta gero. Zeruko mandatua. Isileko mandatua. 2 iz. Norbaiti egiteko aginduriko edo eskaturiko gauza. Haren mandatua egitera joan zen. Aita santuaren mandatuz hasi zen idazten.
3 iz. pl. Heg. Etxeko erosketak. Herrira joan da, mandatuak egitera.
4 iz. zuz. Espainiako Kode Zibilean arauturik dagoen kontratu mota, alderdietako batek egintza juridikoetarako ordezkaritza edo negozio baten edo gehiagoren kudeaketa beste alderdiaren esku uzten duena. Mandatugileak mandatua ezezta dezake bere borondatez, eta mandataria behartu dezake mandatua agerrarazten duen agiria itzultzera.