1 emaitza luzamendutan ibili bilaketarentzat - [1 - 1] bistaratzen.

luzamendutan ibili
ad.-lok. Zerbait egiteko edo gertatzeko uneaz mintzatuz, luzatzen, atzeratzen ibili. Ik. luzapenetan ibili. Lehen baino lehen, geroko luzamendutan ibili gabe. Zenbat kalte egiten duen luzamendutan ibiltzeak, egitekoen geroko uzteak. Haiek lehenbailehen ezkondu nahi zuten, baina bera luzamendutan zebilen.

Aztergaia: luzamendutan ibili

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z9:OEH:AS 2019-01-22 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

OEH: LUZAMENDUTAN IBILI. Andar retrasando. Zenbat kalte egiten duen, luzamendutan ibiltzeak, egitekoen geroko utzteak. Ax 2. Anhitz gauza erraiten du luzamendutan ibiltzeko pontu hunen gaiñean. Ib. 52 (V 34). Luzamendutan dabillan bekhatorea baithan. Ib. 79 (V 53). Esan dezadan, luzamendutan ibili gabe, [...] nik ere ez ditudala hemen izenak tintontzian utziko. MIH 212

adib.: luzamendu iz. Ipar. Luzapena. Luzamenduak utzirik. Lehen baino lehen, geroko luzamendutan ibili gabe.

luzamendutan ibili 18: Berria 7 (“Ez naiz luzamendutan ibiliko, ordea, berriak jakiteko irrikaz egongo baitzarete honezkero, bai pozezkoak, bai oinazezkoak”), EiTB 2 (“Lehengoan luzamendutan ibili behar izan nuen zugaz, baina…”), Argia 7 (“Poetak luzamendutan ibiltzen dira”), Erlea 2 (“Frantsesa, ahoa bete iraultza, luzamendutan ibili dabilen poeta”).

Beste (edozein) iturritako erabilerak

luzamendutan ibili 36: Berria 4 (“Luzamendutan dabil berriro, arazoaren sakoneko mamiari eutsi nahi ez diolako”), Jose Morales 4 (“Kutxa ekarri zioten kalesatik, eta, luzamendutan ibili gabe, hamar mila errublo atera zituen Khlobuieventzat”), Karlos Zabala 2 (“Nahita berandutu nintzen, banekien hura irrikan zegoela, baina, iritsi nintzenean, ez nintzen ibili luzamendutan”), Elena Touyarou (“Nahita berandutu nintzen, banekien hura irrikan zegoela, baina, iritsi nintzenean, ez nintzen ibili luzamendutan”), Elizen arteko Biblia (“Jaunari zeuen Jainkoari botoren bat egiten badiozue, luzatu gabe beteko duzue; luzamendutan ibiliz gero, kontu estua eskatuko dizue Jaunak zeuen Jainkoak, eta errudun bihurtuko zarete”), Bernardo Atxaga 2 (“Luzamendutan ibiltzea zait niri laket - esan zuen L-k”), Juan Kruz Igerabide 2 (“Haiek lehenbailehen ezkondu nahi zuten, baina bera luzamendutan zebilen”), Fernando Rey (“Etorkizunari buruz ados jartzeak konfiantza ematen du, nork bere burutan sinestea, gaizkide bihurtzen gara denboraren lapurretan, artistak luzamendutan ibiltzearen artean”), Pello Lizarralde 2 (“Joxe, luzamendutan ibili gabe, oina atakaren erdiko hagan bermatu eta gainetik iragaten hasi da”), Bernardo Atxaga (“Luzamendutan ibiltzen nintzen, joera hori neukan”)…

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Adierazle egokia da, erabilia eta azpisarrera gisa jasotzekoa.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

Azpisarrera gisa jasotzekoa luzamendu sarreran.

 

Egoitza

  • B
  • BIZKAIA
  • Plaza Barria, 15.
    48005 BILBO
  • +34 944 15 81 55
  • info@euskaltzaindia.eus

Ikerketa Zentroa

  • V
  • LUIS VILLASANTE
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6.
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus

Ordezkaritzak

  • A
  • ARABA
  • Gaztelako atea, 54
    01007 GASTEIZ
  • +34 945 23 36 48
  • gasteizordez@euskaltzaindia.eus
  • G
  • GIPUZKOA
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus
  • N
  • NAFARROA
  • Oliveto Kondea, 2, 2. solairua
    31002 IRUÑEA
  • +34 948 22 34 71
  • nafarroaordez@euskaltzaindia.eus

Elkartea

  • I
  • IPAR EUSKAL HERRIA
  • Gaztelu Berria. 15, Paul Bert plaza.
    64100 BAIONA
  • +33 (0)559 25 64 26
  • +33 (0)559 59 45 59
  • baionaordez@euskaltzaindia.eus
  • Euskaltzaindia - Real Academia de la Lengua Vasca - Académie de la Langue Basque
  • Plaza Barria, 15. 48005 BILBO
  • +34 944 158 155
  • info@euskaltzaindia.eus
z-library z-lib project
© 2015 Your Company. All Rights Reserved. Designed By JoomShaper