1 emaitza lehenago edo beranduago bilaketarentzat - [1 - 1] bistaratzen.
Kodea [?] | Data | Proposamena | |
---|---|---|---|
Hiztegi Batuko Lantaldea: | Z9:OEH:AS | 2019-01-22 | Azpisarrera gisa onartzekoa |
OEH: LEHENAGO EDO GEROAGO (H), LEHENAGO EDO BERANDUAGO. Antes o después. "Suivi de edo geroago, tôt ou tard, une fois ou autre. Lehenago edo geroago" H. Pekatu gitxi egingo dira munduban, leenago edo geruago, asieran edo amaijan miina parte ez dala. fB Ic II 210. Ill biarko dogula leenago edo geruago. fB Ic III 268. Leenago edo geruago guztioi jagokun ikaskizuna da. Ib. 261. Baña leenago edo geruago, egoera arek bere emaitza saria emon biar eban. Gerrika 175. Askok irakurri dugu, [...] lehenago edo beranduago, baita erosi ere. MEIG VI 79.
adib.: lehenago adb. Aipatzen den unearen edo, eskuarki, mintzatzen den unearen aurreko denboran. Gaztelaniazko vi berria vide zen lehenago. Basagizon Ona misiolariek aurkitu zuten, Rousseauk baino bi mendez lehenago. Lehenago ezagutu nuen bestea. Berandu ohartu da, baina ez zitekeen lehenago ohartu. Idatzia begiek jasotzen dute bestek baino lehenago. Lizardi behar baino lehenago galdu genuen. Horrela uste banu, lehenago egingo nioke uko euskaltzaletasunari zentzuari baino. Diruak eragin ditu lehenago ere hori baino okerragoak. Lehenago eta geroago.
lehenago edo geroago 233: Aizu, ElCorreo, Deia, Elhuyar 11, Consumer 15, Berria 90, EiTB 83, Jakin 4, Argia 26, DiarioVasco; lehenago edo beranduago 112: Aizu 2, Deia 3, Elhuyar 8, Consumer 4, Berria 48, EiTB 23, Jakin 3, Argia 16, Laneki, DiarioVasco 4.
lehenago edo geroago 98: Berria 29, Iñaki Mendiguren 6, Patxi Zubizarreta 5, Fernando Rey 4, Pedro Alberdi 3, Mirentxu Larrañaga 3, Iñaki Heras 3, Xabier Olarra 2, Edorta Jimenez 2 ; lehenago edo beranduago 24: Berria 17, Pello Salaburu, Jon Alonso, Xabier Montoia, Xabier Mendiguren Elizegi, Fernando Morillo, Joanes Urkixo, Hasier Etxeberria.
Adierazle egokia da, lokuzioa da, eta azpisarrera gisa jasotzekoa lehenago edo geroago forman bai lehenago edo beranduago forman ere.
Azpisarrera gisa jasotzekoa lehenago sarreran.