legamia
1 iz. Orea altxatzeko edo harrotzeko erabiltzen den gaia, zenbait onddo zelulabakarrez egina edo artifizialki lortua izan daitekeena. Ik. altxagarri1; orantza. Opila ez da jaikitzen legamiarik gabe (Ik. legamiagabe). 2 iz. Onddo zelulabakarra, bereziki ascomycetes taldekoa, karbohidratoen hartzidura eragiten duten entzimak sortzen dituena. Legamiek eragiten duten hartzidurari esker, edari alkoholdunak sortzen dira.