1 emaitza landa eremu bilaketarentzat - [1 - 1] bistaratzen.
Kodea [?] | Data | Proposamena | |
---|---|---|---|
Hiztegi Batuko Lantaldea: | Z7:LBeh | 2014-10-14 | Azpisarrera gisa onartzekoa |
LBeh (2014-04-03): landa(-)eremu 274: Aizu (Hiri eta landa eremuetako hainbat zozo arren portaera aztertu zuten, eta batzuen eta besteen ordulari biologikoak ezberdinak zirela frogatu), Deia (Asko dago hobetzeko, baina harro gaude urteotan, denon artean, egindako lanaz, haurreskoletatik hasi eta lanbide heziketaraino, landa eremuan kokatzen direnetatik giro hiritarrean dauden ikastetxeetaraino, nola Eskola Txikiak hala Handiak), Elhuyar 16 (adib.: Landa-eremuan gobernatzeko, ekipamendua ezartzen zaio belatzari), Consumer 9 (adib.: Hirietan ioi positibo larregi izaten da eta landa-eremuan eta mendietan negatiboak izaten dira ugariago), Berria 126 (adib.: Landa-eremuan bizi dira eta horrek askatasuna emango die nonnahi ibiltzeko), EiTB 29 (adib.: ta horrekin batera auzitan geratuko dira ehunka lanpostu, ehiztariak kotoetara joaten diren landa-eremuetan, besteak-beste), Jakin 8 (adib.: Baina, bestalde, euskaldunen kultura eta hizkuntza minorizatzea eragin zuten, bai hirietan, bai landa-eremuko, baserrietako milaka eta milaka emigranteengan, Euskal Herriko bertako hiri industrialetara emigratu zutenengan, alegia), Argia 38 (adib.: Landa-eremuko Larrialdi Zerbitzuak 2008an jarri zituzten martxan Nafarroan, mendialdeko herriei kalitatezko osasun zerbitzua eskaini asmoz), DiarioVasco 46 (adib.: Beste zegamar batek landa-eremuaren benetako garrantzia gizarteratzen laguntzeko sentsibilizazio-lana beharrezkoa zela proposatu zion diputatuari).
EPG: landa(-)eremu 59: Berria 51 (adib.: Eusko Jaurlaritzak legez sustatuko du emakumeak ere landa eremuko ustiategien jabe izatea), Herria (Bertzalde, kafearen prezioa peko errekarat erori da, ondorioz kafe landa eremuzabalak debalde utziz...), Koro Navarro 2 (adib.: Irtenbidea, merkataritza-klasearentzat, landa-eremuetatik etorriko zen), Txema Ramirez de la Piscina (Horren ondorioz, gero eta jende gehiago joango zen landa-eremuetara bizitzera), Aingeru Epaltza (Pairagaitzak izan zaizkit beti beren haurtzaro edo nerabezaro ustez bozkariotsua landa eremua jendeztatzen duten zoko-herrietarikoren bati lotzen diotenak), Josu Zabaleta (Itxuragatik, etsaia barreiatua baitzen, landa eremuaren zabaltasunean urturik bezala, etxe bakoitzeko soldadu bana-edo, edota, agian, zuhaitz bakoitzeko soldadu bana, haietatik batek, aldian behin, gerraz gogoraturik, tiro egiten zuela), Alberto Barandiaran (Nekazariek hondamendi eremua eskatuko dute; Suizidioen kopurua biderkatu egin da landa eremuan), Iñaki Heras (laguntza horiek jasoko dituzten landa-eremuetako botoak ezinbestekoak izango ditu Bush-ek berriz ere hautatua izateko).
BerriaEL2013: -.
Adierazle egokia eta erabilia.
Azpisarrera gisa sartzekoa landa sarreran.