lanbide
1 iz. Bizibidea ateratzeko balio duen jarduera. Ik. ogibide; ofizio. Hizkuntzalaria naiz, hori da nire lanbidea eta hori da nire irabazpidea. Irakaslea zen lanbidez. Igarlearen lanbidea ez da atsegina. Geroago erdietsi zuen gizonak, nekazaritza eta abeltzaintza sortu ondoren batez ere, lanbide bereziak hautatzeko astia eta era. Lanbidearen berri ongi ez dakien langilea. Bazekien Benaventek bere lanbidea. Langileak uste du egiten duen lanak eta dauzkan ardurak beste lanbide-kategoria bati dagozkiola, eta eskatzen du dagokion lanbide-kategoria onartzea. Administrazio publikoek funtzionarioen lanbide-prestakuntza eguneratzeko eta hobetzeko lana sustatuko dute. Ordainsariak zehazteko lanbide-sailkapenaren sistema erabiltzen denean, (...). 2 iz. Egitekoa. Peñafloridak eta beste zalduntxoek XVIII. mendean hasi zuten lanbidea zain daukagu oraindik. Ez da oraindik sortu belarriaren lanbidea belarriaren ordainetan beteko duen tramankulurik.