itzuri, itzur, itzurtzen
da/zaio ad. Norbait beste norbaiten edo zerbaiten mendetik, edo loturik dagoen tokitik, askatu eta ihesi joan. Cassio zoro itsu haren mendetik ezin itzur daitekeelako. Bakar bat itzuri izan zen sarraski hartatik. Eroa da behin presondegitik itzuriz gero, berriz bihurtu nahi dena. Arriskutik itzurtzeko. Nora naiz itzuriko? Nola itzuriko natzaio Jainkoaren jujamenduari? Jainkoa dela hartzekodun zorrotz, egiten dituen emaitzez kontu hertsi galdetzen duena, eta inor ezin itzur dakiokeena. || (Gauzez mintzatuz). Solasa segitzean behar ez den zerbait itzur dakizun beldurrez. Han-hemenka itzuri diren hutsegiteak irakurle zuhurrak zuzen bitza. Barka bekit okerrik itzurtzen baldin bazait, presakaegi irakurri dudalako. || Oroit zaitez gerla hau ezin itzurizkoa dela, eta baitezpada edo gudukatu edo hil behar dela.