itzulinguru
1 iz. Bide zuzenetik urruntzen den bidea. Ibaia zenbait itzulinguru egin ondoren itsasoratzen da. Joan-etorriak eta itzulinguruak. Zenbat gogoeta eta itzulinguru egin zuen hura erdiesteko.
2 iz. Batez ere pl. Zerbait egiteko edo saihesteko zeharkako era edo bidea. Ik. kako-mako. Itzulinguru eta zehar-esanik gabe. 3 iz. Zerbaiten inguruan egiten den itzulia. Ik. itzulbira. Suari hiru itzulinguru emanda.