ikertu, iker, ikertzen
1 du ad. Aztertu, arakatu. Ik. miratu; ikuskatu. Iker dezagun geure kontzientzia. Bazter guztiak ikertu zituzten. Zure hitzak, zure obrak, ikertu dituzte eta deus esatekorik ez dute atzeman. Gaia, horratik, astiroago ikertu beharrekoa da. 2 du ad. Jakintza-arlo batean, bereziki zientzietan, aurkikuntzak egiteko azterketak egin. Irlandako mitologia ikertzen. Orotara, Euskaltzaindiak 12.000 toponimo ikertu behar ditu. Ospitaleek eta laborategiek bakterioaren jatorria zein den ikertzen jarraitzen dute. Zer ari zarete ikertzen Artikoko eta Antartikako glaziarretan?
3 du ad. zuz. Auzi baten inguruko egintzak edo gertaerak aztertu. Ontzia askatzeko bahisaria ordaindu ote zen ikertuko du epaileak. Terrorismo delitua dela esan zuen Auzitegi Nazionaleko fiskalak, eta auzitegi horretan ikertu beharko litzatekeela.