harrokeria
1 iz. Harrotasun gaitzesgarria. Ik. hantuste; harropuzkeria. Harrokeriaren aurka, apaltasuna. Gehiegizko harrokeria. Harrokeriak bihotza betetzen duenean. Harrokeriak itsuturik. Haien harrokeria beheratu nahiz. Harrokeria badirudi ere. Asko gabiltza harrokerian Elizagandik ihesi. Harrokeriaz horiek kontatzen hor zebilen jai eta aste. Harrokeriazko hitz haizetsuak. 2 iz. Harroari dagokion egite edo esan gaitzesgarria. Harrokeriak esan. Plaza, ostatu eta bazterretan harrokeriak botatzen dituztenak.