gura izan, gura izan, gurako
1 du ad.-lok. Nahi izan. Berak gura duena egin behar dugu. Agur bat egin gura diet. Bere hurrean eduki gura gaitu. Ez dut inor nekatu gura. Zer gura duk nik esatea? Gura baduzu. Zer esan gura du horrek? Hasi zen txindorra ere abestu gurarik. Berak hala gura izan duelako. Bizia galdu gura izan badio inori. Ez du inork entzun gurako. || Jaungoikoari gura dakiola.
2 da ad.-lok. Zerbaiten guraria izan. (Izen soilaren edo -en atzizkiaren eskuinean). Etxerik ez duena etxe gura da. Ez duenaren gura beti denak, lehen zuena ere galtzen du maiz.