goibel
1 iz. Iluntasuna; ilunpea. Goibel beltzez estali zen zerua. Eliza katolikoaz kanpo, oro goibel eta nahasdura da. Ez da zeruan goibelik.
2 adj. Eguraldiaz, zeruaz edo kidekoez mintzatuz, iluna, lainotsua. Zeru goibela. Eguraldi goibela eta euritsua. Euskal poesiaren zeru goibelean. Zerua goibel dago. Zerua goibel, hodeiak geldi, txoriak isil. Udazkeneko arratsalde goibel batez. Libiako lurralde goibel bat.
3 adj. Poztasun edo alaitasunik gabea, tristea. Ik. itun2. Gogoeta goibelak. Irribarre goibela. Musika goibel bat entzun nahi zuen. Zergatik hago goibel?, galdegiten nion neure buruari.