ezetz
1 adb. Perpaus osagarri baten ordaina denean, ez adberbioak hartzen duen era. Ezetz erantzun dio. Ezetz uste dut. Ziur naiz ezetz. —Ekarriko du? —Ezetz nik uste. Ezetz, gizona! Ezetz, Iñaki, ezetz! Beti ezetz eta ezetz, eta azkenean baietz. Mutil biak, ezetz eta baietz, gero eta beroago.
2 adb. Ezezkoa berresan behar denean erabili behar den era. —Gustatzen zaizu? —Ez. —Zer? —Ezetz.
3 adb. (Apustuaren adierazgarri gisa edo norbaitek zerbaiti buruz duen ziurtasuna adierazteko). Sail hura ordubetean ebaki ezetz. Hamar bati ezetz. Garaiz heldu ezetz.
4 iz. Ezezkoa. Zer dakarzu, baietza ala ezetza? Ezetza hartu. Ezetza eman dio. Ezetzean egon.