ezberdin
1 adj. Desberdina. Bilbok bi aurpegi ezberdin erakutsi zizkidan. Badu gizakiak ahalmen bat guztiz berezia eta abereen ahalmenetatik osoki ezberdina. Zoriona eta bertutea ezberdinak direla ezin uka. Zazpi hodi ezberdinez egindako txirula.
2 (Adizlagun gisa). Ezberdin ebakitzen diren hotsak. Ezberdin janzten dira bi ahizpak.
[Oharra: udaleko alderdi politiko ezberdinak eta kideko esapideen lekuan, Euskaltzaindiak udaleko alderdi politikoak eta kidekoak erabiltzea gomendatzen du].