1 emaitza
esku eman bilaketarentzat -
[1 - 1] bistaratzen.
esku(a) eman
1dioad.-lok.Eskutik heldu. Ik. eskuak eman. Haurrari esku eman eta gelatik atera zen. Bila zebilen nork esku emanen zion. Eta elkarri eskua emanda, biak bat-batean salto egin zuten errekara.
2dioad.-lok.Adiskidetasun edo adiskidetze seinaletzat eskua estutu. Ik. eskua estutu. Elkarri esku emanik, solasean hasi ginen. Nik horri eskua eman?Ikusiko banu, eskua emango nioke.
3dioad.-lok.Lagundu, heldu. Ik. eskua luzatu 2. Bakoitzak gure ahalaren arabera esku emanez. Elkarri eskua eman eta lagundu diotela.