eginkizun
1 iz. Egitekoa, zeregina. Ik. betekizun; betebehar. Eginkizuna bete, egin, amaitu. Eguneroko eginkizunak egiteko. Hoa agudo heure eginkizunera. Gau hartan lo egitea ez zen eginkizun erraza. Gizonak badu mundu honetan makina bat eginkizun. Beste eginkizun bat sortu zitzaion santuari bete beharra. Bernardo bere eginkizun batera erbesteratu zen batean. Berak laguntzen dio apezpikuari arimak zaintzeko eginkizunean. Gure hizkuntza aldi eta eginkizun berrietarako egokitzen. 2 pred. Egin daitekeena. Gizonentzat ezin eginezko gauzak eginkizun dira Jainkoarentzat. Ezinkizun da hori, ez eginkizun.
3 pred. Egiteko dagoena. Euskal literaturan eginkizun ditugun zenbait egiteko.