dohatsu
1 adj. Zorionekoa. Ik. dontsu. Anton. dohakabe. Betiko bizitza dohatsua iristeko. Zahartzaro dohatsua izan. Munduak dohatsutzat dauzkanak. Dohatsua egia bere baitan ezagutzen duena. Denbora dohatsu haietako guraso zintzoak. Ordu dohatsu hartatik bertatik karrez beteak izan ziren. Eta ikuste horrek dohatsu bilakatuko gaitu. Dohatsu bihotzez direnak garbi, haiek ikusiko baitute Jainkoa. Dohatsu zuek, negarretan bizi zaretenok. 2 adj./iz. Zerua erdietsi duena; bereziki, santuen azpitik, Eliza katolikoak halakotzat hartua duena. Santu, dohatsu eta agurgarri guztien bizitzak idatz zitzala. Balentin Berriotxoa dohatsua. Birjina eta santu dohatsuak.