damu izan
1 da/du ad.-lok. Damutu; zerbaitengatik atsekabea edo nahigabea sentitu. Ik. damutu. Egindako bekatuez damu izan. Damu izango dute hura erosiaz. Damu dut, Jauna, bihotz guztitik zu irainduaz. Damu dute gorputza zerbitzatzeaz. Damu dut zu iraindua. Damu du hori egina. Gero ez dute damu izango orain horrela ibilia? Aldez damu dut eta aldez atsegin. Ez dut damu hartu nuen nekea. Damu dut ez bainuen bertso haietatik bihi bat ere paperetan ezarri. Ez gara ezertaz damu. Damu naiz bihotzez orain arteko bizimodu lizunaz. Egina damu zaio. Damu eta dolore dut bidera ezin ilkia. Damu dut iritzi paregabe horren jabearen izenaz ez oroitzea. 2 da ad.-lok. Tamalgarri izan. (Singularreko hirugarren pertsonako adizkiekin erabiltzen da). Damu da ikustea nola xahutzen duen zoro horrek dirua.