bizkarrean hartu
1 du ad.-lok. Zerbait bizkar gainean edo bizkarretik zintzilik jarri, garraiatzeko. Ik. lepoan hartu. Motxila bizkarrean hartu eta Europa korritzeko asmotan da. Porlan zaku bat bizkarrean hartuta. Aitzurrak eta palak bizkarrean hartuta. Bizkarrean hartu laguna eta aurrera jarraitu du. 2 du ad.-lok. (Erantzukizun bat, zerbaitek eragindako ondorioak...) norberaren gain hartu, haien erantzule egin edo haien zama jasan. Geure erabakien erantzukizuna bizkarrean hartzeko prest beti. Gizarteari leporatzen zaizkio erruak, akatsak eta ardurak, nork bereak bizkarrean hartu nahi ez dituenean. Ahaztu hori; bizkarrean hartu beharra dago egindakoa.