bizimodu
1 iz. Bizitzeko modua. Ik. bizimolde; biziera; bizilege. Haien hizkuntza eta bizimodua aztertzeko. Beren ohiko bizimoduari eusteko. Bizimodu desberdinetako jendeak. Bizimodu latza. Hori bizimodua, gure arrantzaleena! Kristauaren bizimoduari dagozkion eginbideak. Euskaldunaren izaera, gogo giroa eta bizimoduak adierazteko. 2 iz. Bizibidea, bizi ahal izateko bidea. Nola ibiliko zen guraso gabe, nondik bilatuko zuen janaria eta bizimodua?
3 iz. Biziera, egoera zibila. Dontzeilen bizimodua berez garaiena da. Jainkoari bakarrik dagokio bakoitzari bizimodua prestatzea.